Iban Arantzabal

kresala 1456150589117 Kresala | 2006-11-10 13:32
3

Azaroaren 8an, asteazkena, Iban Arantzabalen bisita izan genuen Huhezin. Areto nagusian bildu ginen denak bere hitzaldian entzuteko gogoz. Nahiz eta bere ikasketan ez diren komunikazioaren alorretik joan, Sustatu eta Goienaren sorreran parte hartu du. Orain telematika, telebista eta irratiko buru da.

Goienak dituen hedabide ezberdinak erakutsi zizkigun, Goi tb, Goinea.net, sustatu, Arrasate Irratia eta Goienkaria. Azaldu zigunez, garai hauetan hedabide batek gai batean espezializatutako kazetari bat nahi du, garrantzitsuena ez da gai guztiak menderatzea, hedabide guztiak menderatzea baizik. Bai paperezko komunikazioa, irratia nahiz telebista. Guztietan idatzi edo hitz egin behar da ezberdin. Baina ez da hau bakarrik. Gai denaz apur bat jakitean, ez da sakontzen arlorik eta orain arlo hauen sakontasuna eskatzen du irakurleak, beraz, kazetaria ere halakoa izan beharko da. Gai baten gain espezializatua.

Internet menderatzea benetan inportantea dela argi utzi zigun. Internetek batzen baititu telebista, irratia eta papera bertan. Guzia zintzilikatu daiteke gaur egun interneten eta irakurleari edo entzuleari denbora errealean ematen zaizkio albisteak. Gainera, honek bere alde onak ere baditu, denbora gutxiagoan argitaratzen baita, tintarik ez baita behar eta irakurle edo entzuleak nahi duen albisteak irakurtzeko aukera izango du beste guztiak alderatuz.

Asko harritu ninduen Buztan Luzearen teoremak. Orduan konturatu nintzen zein inportanteak diren gure euskarazko blogak euskararentzat. Orain arte ez nintzen ohartu ere egin hau egia dela. Gutxi dira webgune masifikuatenak, oso gutxi ere norbanakoaren blog edo webgune txikiekin konparatuta. Ala ere, gehiago gara blogetan eta webgune txikiagotan ibiltzen garenak, geure hizkuntza indartzen eta gure gustuko gauzak argitaratzea gustatzen zaigunak. Hau indartu behar dugu! Egin ezazue guztiok zeuen bloga!

Ibanek editore baten lana zein den ere esplikatu zigun. Guztia editatu edo argitaratu baino lehen errebisatu egin behar du. Informazio antolatzailea da, idazlea ere bai, berri hierarkizatzailea, errespetu zaintzailea, albistearen txukuntzailea ere bai beste hainbeste betebeharren artean.

Hitzaldi honetan argi azaldu zigun zer den Goiena, honen webgunea, blogen garrantzia, telebista, irratia… Egia esan nehiko hitzaldi inprobisatua izan zen, arazo teknikoegatik batez ere. Argi geratu zen Ibanentzat software librea ezin bestekoa dela gure ordenagailueetan, batez ere unibertsitate batean, eta are gehiago komunikabideen karrera bat eskaintzen duen unibertsitate pribatu batean. Hemen klikatuz gero berak erabilitako diapositibak ikusteko aukera izango duzue.

Iban Arantzabal

Iban Arantzabal 2006-11-10 14:29 #1

Orduan konturatu nintzen zein inportanteak diren gure euskarazko blogak euskararentzat, diozu.  Bai, hori zen hitzaldiaren muina. Ondo!

Soft librearena... ez da horrenbeste unibertsitateak egingo duen aukeraz edo egina duenaz jardutea. Nire asmoa beste bide on batzuk ere badaudela esatera mugatua zegoen. Hori bai, Explorer bakarrik erabili ahal izatea, Firefox ezin bajatu izana, bideoak ezin ikusi... sutu-edo egin nintzen eta trankilago banuen hau edo beste esatea.  Interesanteena entzuleoi beste nabigatzaile batzuk badaudela adieraztea zen. Ez naiz inor unibertsitateak zer egin behar duen esateko.

Animo zure blogarekin!

Idurre Lazkano

Idurre Lazkano 2006-11-10 18:50 #2

Ala ere uste dut arrazoi guzia zenuela. Ni neu ere harrituta geratu bainintzen unibertsitatera joan nintzen lehen egunean. Ez dut uste erraminta egokiak erabiltzen ditugunik ikasten ari garen karrera ikasteko eta gutxiago lantzeko. Hau guzia nire ikaskideekin komentatua nuen baina inor ez zen ausartu orain arte guzi hau irakasle bati edo are gehiago, gure karrera zuzendariari manifestatzera. Denok kontuan hartu dugu esan zenuena eta hemendik aurrera baldintza hobeak lortzeko gehiago burrukatuko dugulakoan nago. Ala espero dut behintzat! Asko gustatu zitzaidan zure hitzaldia, nahiz eta ez azaldu nahi zenituen puntu guztiak, oso gustora egon nintzen.

Hurrenarte
IKO 1.mailako ikaslea

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2006-11-11 17:06 #3

Ni ere Ibani entzuteko gogoz geratu nintzen, baina zuen mezuak irakurrita eta Ibanek berak SlideSharen utzitako aurkezpenari begiratuta, jakin dezaket nondik nora egin zuen. Esperientzia handia du Ibanek editore moduan, eta asko dugu ikasteko beragandik.

Utzi iruzkina: