Super Nanny eta tronpen lotura
Donostiako zinemaldian estreinatu zen Children of Men, umerik gabeko etorkizun bat proposatzen zuen film apokaliptikoa. Emakumeak haurdun geratzeari utzi diote, besterik gabe.
Ideia ez da hain zoroa: arrazoi fisiologiko eta soziologikoak tarteko, jaiotze tasa apal-apala sufritzen dugu, eta etorkizunean ez da kontrako joerarik aurreikusten.
Emakumeok haurdun geratzeari uzten badiogu, telebista-kateetako programatzaileek beren ardura partegatik erantzun beharko dute. Ziur naiz prokreazioarekin bukatzeko konspirazio baten hasieran gaudela. Eta konspirazioaren buruan: telebistako programazioa erabakitzen dutenak.
Nola azaldu bestela Super Nanny izeneko programaren existentzia, bi bertsio desberdinetan, gainera, Cautron eta ETB1ean? Nik behin ikusi dut bakoitza, eta bietan jo dut zuzenean Googlera, antisorgailu definitiboen informazio bila.
Cuatron: andaluziar familia lumpen samar batean, bost urteko neska bat, king-kongaren bertsio femeninoa, txikiziora eta gurasoak iraintzera/jotzera dedikatuta. Porculera! bere irainik faboritoa. Gero DVDak zapaltzen lasaitzen zen.
ETB1ean: Ingalaterrako familia ilegorria. Lau urteko umetxo bat (deabrua) eta zortzi hilabeteko bikiak. Denak batera negarrez jartzen diren horietakoak. Gero, gauean, txandaka egiten zuten negar, goizalderaino dibertimendua bermatuz. Anaia zaharra, jeloskor, bikiak jotzen etengabe. Ama desesperatuta, negarrez. Aita umea itotzeko gogoei ezin eutsiz. Matrimonioa apurtzear.
Bi kasuetan Super Nanny delakoak zer edo zer konpontzen du (oso gutxi) baina kontsolamendu makala da, umeak, orokorrean, ez baitatoz SuperNanny batekin besapean.
Asmo pedagogikoarekin programatzen dutela esango dute euren buruak zuritzeko, baina ez da sinesgarria. Oraindik umeak izan ez ditugunoi gogoak kentzeko egiten dute. Tronpen ligaduraren proselitismoa egiteko. Espekulatzaile inmobiliario eta patronalarekin elkarlanean. Etxe eskuraezinak + bi hilabetetako praktika kontratuak + Super Nanny, hara hor umerik gabeko etorkizun bat posible egiten duen batuketa.
Ez dakigu instintuak noraino eutsiko digun.
Iruzkinak
amaixa 2006-10-31 03:08 #1

Zenbat aldiz azaldu behar dizut amatasun instintua ez dela existitzen?

Hala ere, nahi duzun bezain laster ilobatxo bat ekarri ahal duzu, eh...

katixa 2006-10-31 03:16 #2

Amaixa, ez flipatu hainbeste. Aierdik esaten duen guztiak ez du zertan zuzena izan behar.

muxu ugari (faltan botako zaitut gauetan)

Patxi 2006-10-31 03:45 #3

Nik gutxitan ikusi det super-nany (nere hiru txikiak berriz, oso zaleak dira, hau marka!). Ikusi dedanean, bai sentitu det sekulako errukia, azaltzen diren aita eta ama (eta ume) batzuekiko.

Jakina da, etxe gehienetan ez direla holako egoera muturrekoak gertatzen, gutxi batzuetan bakarrik. Holako adibideak ipintzen badituzte, jarritako erremedioen eraginkortasuna frogatu nahi dutelako dala esango nuke.

Egia da, zenbait lagun zalantzatiri, umeak izateko gogoa kenduko zaiola. Ondo kendu ere. Arrazoia ematen dizut.

Baina programa, pedagogikoa da. Nahikoa arretaz ikusi ez badet ere, iritzi zabalago bat emateko, ez daukat gogoan ezer atentzioa eman didanik, txarra iritzita.

Zoritxarrez, Super-nannyk ezin du trukorik eman borondatea sustatzeko. Ze pena. Eta hortxe dago nere ustez, gakoa, umeak ondo hezteko. Borondatea (ahalegina, eskuzabaltasuna). Etxe askotako gaitza, indar korrelazio deskonpensatua da. Erosotasunak irabazten dio borondateari, ia beti.

Konspirazioarenak grazia egin dit, baina klaro, Itxaro Bordak duela gutxi bota zuen, euskal musika alaiegia zala, eta hura ere konspirazioa dala, jendea arazoez ahaz dadin, borroka ez dezan, beraz... Konspirazioarena, kontutan hartu beharreko hipotesia dala hasi beharko det pentsatzen hemendik aurrera ;-)

Umeak bere egoera naturalean (alai, lasai, sinpatiko, zoragarri, indargarri) ikusteko toki bat behar badezu, zure ama-instintoa elikatzeko, bisitatu Patxitraperoren bloga. Hor ezkerrean botoi bat dago, Harrapatu! Egin klik bertan.

Asierren blogeko flickerreko argazkiak ere, izugarri ederrak eta gogo-pizgarriak dira.

http://www.eibar.org/blogak/sarasua

Eta behinbetiko gogoa nahi badezu piztu zuregan, neska, errez-erreza daukazu. Ispilu bat ez al daukazu aldamenean? Zuregandik, zer aterako da ba, dozenaerdi ume zoragarri baino?

(aurrekoan lagun bati kotxekapota "lapurtu" nion, buelta bat emateko. Ze pasio zoragarria. Ahaztuta nengoen zer dan. Inoiz animatzen bazera ume bat izaten, deituidazu, eta egingo ditut kanguro lanak, izugarri gustora, nahi dezun guztietan)

amaixa 2006-10-31 03:45 #4
Aierdi baino iturri gehiago ditut, guapita. Nik ebai faltan botako zaitut gauetan, baina helduak gara jada, Katixa maitea, eta gure espazio propioa behar dugu...
Luistxo 2006-10-31 18:27 #5
Neure semeak 8 urte ditu, eta programa ikusten esan zuen lehengoan: zelako ume desastrosuak. Bera aingerutxoa balitz bezala :-) Edozein modutan, umeak baino gehiago, programa honetako supernaniak ematen dit niri repelusa. Mariperfekta bat da, dena daki, haurrak ulertzen ditu, eta gurasoak, zer egin, zer esan, beti kontrolatzen du egoera... Nik ez nuke horren ondoan 5 minutu agoantatuko. Utikan Rotenmeier!
Super-sustatuk bateginik 2006-11-01 02:51 #6
Ka!
Zuk dauzkazun horrenbeste lagun-eta, ezin al dit inork esan furgonetaren zozketan ateratako NIRE zenbakietatik zein izan den saritua?
Gaur bertan jaso daiteke furgoa ala sari-ematearen argazkian agertu arte "preso" dago?
Ondo pasau aste interruptus hau!

Josu 2006-11-01 20:04 #7
Justo atzo gure "camara cafe" orduan gai hau atera zen, Supernannyrena
alegia eta arrituta geratu nintzen nola jarrera oso kontrajarriak
zeuden. Niretzat programa hori nahiko ganorabakoa da eta pena eamten
dit estitxu ikustea horretan (Ai!! non egongo ote dira bertatik
bertarako garaiak). Agian kutsu pedagogikoarekin eginda egongo da baina
irudietan agertzen diren gurasoek agertzen duten irudia niretzat
penagarria da. Egia esan "reality" guztiekaz gertatzen zait berdina;
nire ustez gauzak kontestutik kanpo eta oso handituak daude kamararen
aurrean agertzeko.

Non egon dira guraso hoiek gertaera hoetara heldu baino lehen? Inork ez
digu irakasten zelan izan guraso baina non dago bakoitzaren zentzua?
Irakaskuntza lurraren azpian dago lehenengo irakasleen ardurapean uzten
ditugu umeak eta orain kanpotik etorritako ezezagun baten eskuetan, eta
gurasoak? non gaude? zertan ari gara?

Dena den gure debate inprobisatu horretan ba zeuden progamaren alde zeudenak ere. Eta beraiek ezagututa gehiago arritzen naiz!!!
Utzi iruzkina: