Bizikleta Martxa 08
Aurten be, udebarriegaz batera, urteroko Bizikleta Martxea be heldu jaku. Maiatzak 18en eingo da, eta Gaztetxetik Zumeltzararte joango gara Dimeko portuen gora. Goizeko 8:30etan firmen kontrola eta 9etan urteerea. Oingoz 20 partehartzaile inguruk emon daurie izena klasika gogor honetarako, baia parte hartu gure dozuenok erduzie bildur barik ta izena emon gaztetxean bertan. Ta zelan ez, inderrak barrituteko paella ederra be eukingo dogu bazkaiteko. Kotxe eskobea, moto 1, megafonidun kotxea, mallotak,... hasi gara dana prestetan.
Iruzkinak
marino 2008-05-06 18:47 #1
Ausartzen al da inor pronostikorik egitera?? Zein izango ote da aurtengo podiumaren osaketa??
hi 2008-05-07 12:21 #2
ai ai ai Anquetil-ek burua altzatuko balu?
Gogor 2008-05-13 10:43 #3
Faborito argia dekot nik: Josu Martoa Moreau!! Bidekoetxeko txirrindulari fiƱa
LT team 2008-05-13 18:57 #4
Ba nik dakidanez LTk talde sendoa dakar aurtengo edizioan, ongi entrenatua eta motibazioz betea... kontuz bettini ta wening lurpetarrakaz!!!
junko de berriz 2008-05-17 14:02 #5
Laisekak sorpresa emongo ote dau?? prestakuntza gogorra egin dau Dimako maldetan atakeak botateko puntu kritikoen bila...

moreau antidoping kontrola ya!!!

etxekalte 2008-05-25 17:43 #6
Aupa!

Enteratu naz jaialdi moduko bet egongo dala datorren asteburuan hortxe Karabien. Ze egongo da zehazki? Hamentxe eskegiko dozue programea?

Utzi iruzkina: