KALAPITA

Oteitza lizeoaren errepublika librea

Suerterik onena

8
kalapita 1456150172189 KALAPITA | 2007-11-16 12:20

Egun lanpetu eta hotz hauetan azterketa, paper eta boligrafo artean zabiltzaten ikasle guztioi. Laster pasako da. Ez da asko falta agonia bukatzeko... bitartean disfrutatu momentuaz ahalik eta gehien.aurrera!


Azaroa, haziaren aroa da, edo hazila ere deitzen zaio bestela. Alegia, haziaren hilean edo haziak landatzen diren hilean gaude. Eta kalapitak ere beste horrenbeste egin nahi du. Lehen hazia erein. Horretarako bilduko gara ostiral honetan, ikastolatik irten eta berehalakoan (14:30tan kristalezko sarreran) bokalloo bat jan eta aurtengo kontuez serio demonio hitz egiteko. Bazkalostean, taldeka bilduko gara: aldizkarian parte hartu nahi dutenak batetik eta urtean zeharreko ekimenetan parte hartu nahi dutenak bestetik.Kalapita sortu nahi dugulako (ikus iaz egin genuen bokallo janaren ondorengo z...


Bueno, hemen dituzue aurkezpen egunean ateratako zenbait argazki. Gehiago ea jartzen ditugun aurrerago....Izan ziren txalapartariakIzan ziren aurkezle laranjakEta noski, ez zen faltatu tortila pintxorik ere


Sortu dezagun kalapita

kalapita 1456150172189 KALAPITA | 2007-11-14 18:51

Urriaren 26an aurkezpen eguna. Lehen errekreuan. 10:30tan. Aretoan. Han azalduko dugu zein garen, zer nahi dugun... Iaz egin genuena laburbildurik: hilero berripapera kaleratzea, euskararen egunean antzerkia, santo tomas bezperan jaia, korrika iritsi zenean korrika (noski) eta orain  gogoratzen ez ditugun beste gauza piloa. Aurten zuk ere sortu nahi duzu kalapita?


Oteitzan salda badago

kalapita 1456150172189 KALAPITA | 2007-11-14 18:46

Eguberriak bertan ziren eta ikastolako ikasleok azken eskola eguna txistor usainarekin (eta salda beroarekin) agurtu nahi izan genuen. 2. batxilergoko ikasleek prestatu zuten txistorra eta salda, ikasturte bukaerako bidaiarako xox batzuk ateratzeko. Goizean goizetik hasita izan genuen: mus txapelketa, tortila txapelketa arrakastatsua, herri kirol lehiaketa eta kontzertua. Azkenean penetan hartu genituen oporrak. Hain ondo pasa genuen...Argazki gehiago ikusteko segi kalapita.org k(i)likatzen...