Azterketa, txuleta, eta, kroketa (meta, zeta, bizikleta...)
Laster dira hastekoak azterketak batxilergoan. Egun gogorrak, estresanteak datoz. Baina ez dira asko. Egun hauek pasata kurtso erdia egina izango dugu. Desestresatzeko, beste lau errima, aurrekoek ondo funtzionatu zuten eta: nahi duenak bertso bat egiteko erabil dezake edo rap letra bat egiteko ere bai.
Iruzkinak
Xagua 2008-02-12 20:46 #1
Azterteta: bi aukera gogoeta edo txuleta. Bata digute debeka eta bestea ezta gure apeta. Dena den tarteka, hartu karpeta, maleta ta kolpeka kolpeka ikasi izen metraileta: Lauaxeta, Seneka, Zumeta, Zabaleta, ta Aurelio Arteta? Galdu det oreka, nazkatu naiz, akabo dieta, hartu gaileta, intxaurrak ta aliketa, nolako bufeta! Janez aseta ikastera buelta, aze beteka! Hilabeteko ordeka, letra okerka, galduz arreta, ez da berriketa! Non da eskopeta? Parranda meka, taberna ta diskoteka, animo poeta! Geroz ta gutxiago falta zaik eta! eta, eta eta... azkenean eureka!!!! Ondo edo gaizki baina bukatu dut eta!!!

KANT 2008-02-17 13:02 #2
Kant ikasteko zertako jarri
umore txarrez, erreta?
zure helburu nagusi bada
gainditzea azterketa;
bere esanak zehatz jarraitu
ta lasai egin txuleta,
kontzientziari kasu
egin behar zaio eta!
ni 2008-02-28 15:43 #3
oteitzako errepublika librea? librea? librea??' nahi bai!
baita ni re 2008-02-28 20:17 #4

ZENTSURARIK EZ!!!
Adieraz zaitez...

etanierebai 2008-03-21 00:40 #5

zentsurak eta goraiziak erabiltzeko garaiak pasa omen ziren duela 30 urtez haratago, unbelievable!!

Aurrekoan norbaitek Negu Gorriak taldearen apartekoa den ADIERAZ ZAITEZ abestiaren leloa aipatzen duenez, nik beste bat aipatuko dut:

HITZ EGIN, ADIERAZPEN ASKATASUNARENGATIK!

etanierebai

Utzi iruzkina: