Oteitzan txuletero ederrak daudela badakigu, baina ea horren ondo ematen zaizkizuen esaldi-saldak! Gaiak? Irainik lirainena, piroporik politena, lizunkeria orijinalena eta gay digooo gai librea. Ea nork superatzen dituen aurreko urteko Argiñanoak...
Amaitu dira oporrak. Eta estuasun egunak datoz orain. Denentzat izango dira egun gutxi barru azterketa egunak. Baina ze nahi duzue esatea, ikasle izateak ere baditu bere desbentajak: azterketak. Baina baita bentajak ere: inoizko uda luuuzena izango duzuela aurretik. Beraz, badakizue, urte berri on denoi eta esprint luuze hau preparatzera!
Laster dira hastekoak azterketak batxilergoan. Egun gogorrak, estresanteak datoz. Baina ez dira asko. Egun hauek pasata kurtso erdia egina izango dugu. Desestresatzeko, beste lau errima, aurrekoek ondo funtzionatu zuten eta: nahi duenak bertso bat egiteko erabil dezake edo rap letra bat egiteko ere bai.
Ea nork osatzen duen bertsoa errima hoiekin. Eta osatzen duenik inor ez baldin bada, ea nork ateratzen dituen argazkiak elurretara zoaztenean. Eskertuko du eta blog honek. Atera argazkiak (batez ere zuk "oli") eta ekarri gero cd batean txukun-txukun. Ondo ibili!
Hilabete bat da ST21 izan zela. Eta hilabete bat behar izan dugu argazkiak topatu eta sartzeko. Bueno, ez da hainbeste ere ezta? Bai mejoratzeko asko daukagu baina okerrago egiteko ere bai. Beraz, aurrera begira jarrita, ea berripaperari egurra ematen diogun (portzierto, logoa daukagu!) eta ikasturte bukaera hau, inoizko ikasturte bukaera ederrena izaten den.Ta ea nork jan nahi duen beheko tortila patata hau!Argazki gehiago ikusi nahi dituenak egin bezala klik HEMEN. Ezetz HEMEN!
Gogoratu gaztiak, astelehen honetan 11:00ak punttuan ST21eko kontuak lotzeko geratu garela. Eguraldi ona egiteko ea nork eramango dituen arrautzak monjeta, ze txarrakin gauzak asko aldrebestuko zaizkigu. Kontatuko astelehenean! Bitartean disfrutatu asteburuaz eta bizitzaz, hurrengo astea emozionantea dator eta!
Putzuzulon izango da aste bete eduki izango duen euskararen astea. Eta zuri ere, irakurle, gonbidapen berezia eta bereizia, denok baikara beharrezko.
Aupa Kalapitakideok!!! Kalapitak gaurkorako antolaturikoa amaitu den arren, eta EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA amaitu den arren, ez da euskararen unea amaitu! Euskarak gure ahoetan dihardu, haserretzeko, maitatzeko, sexua egiteko, lagunak egiteko, ... Hasteko azalpentxo bat eman nahi genizueke, askotan "kalapitako horiek" garenok, "saltxeroak", askotan klaseak "alperrik" galtzen ditugunok, zerbait polita egin baitugu!! Eta eskerrak ere eman nahi dizkizuegu, ikasle,eta irakasle guztioi gustu ederrez utzi baitiguzue! A3rako prestaturiko antzerkia, maitasun osoz egin dugu, nahiz eta gure ak...
Eta aurreko ostiralean, donostiako Doka kafe antzokian kalapita sortu nahi izan genuen harrabotsean. Eta gure gerra garraisiarekin amaitu genuen.Arratsalde eder hartako argazki gehiago ikusi nahi badituzue egin klik HEMEN!!!!!!!!!!
Gaur, astelehenarekin Zuzendaritza biltzen den mahai borobilean elkartu gara Kalapitariak. Arrazoia: santo tomasetako ikastola jaia prestatzen segitzea. Ze prestatzen hasi bokallo janarekin hasi ginen. Eta gaur orduko argazki batzuk jarriko ditugu. Gogoratu abenduraren 3a, euskararen nazioarteko eguna, hurrengo astelehenean dela eta EGUNDOKO ANTZERKI OBRA dugula prestatua: EUSKARA 2091-92 izenekoa.Bokalloa jan berritan:Axpi etorri ez ziren zikloetako ikasleen gutuna irakurtzen:Eta hoixe, hurrengo astean, argazki eta komentayo geyo! Ayo!