NETIKETA
GABON guztioi! Gau bat gehiago zuekin, oraingo honetan netiketen inguruan arituko natzaizue. Joxek eman berri dizkigu 10 aholku gure blogeko artikuluak ezinhobeak edo behintzat zuzenak izan daitezen. Egia esan, 10 aginduak dirudite:
Netiketa: ( 10 dira) 10 aginduak:
5. Ez idatzi LETRA LARRIZ 5. Ez duzu inor hilko
6. Ez iraindu inor sarean 6. Ez duzu ekintza ezpururik egingo
7. Garbitu mezuen zerrenda amaigabeak. 7. Ez duzu lapurtuko.
Beraz, blogean jokabide egokia nahi izan nahi baduzue gero, arauak errespetatzea komeni dela esango nuke. Hala ere, hauetako batzuk begi-bistakoak dira: " baimena eskatu, inor gehitu aurretik posta zerrenda batean, " ez sinestu hortik zehar dabiltzan gezurrak", "ez iraindu inor sarean". Baina esan beharra dago ez dagoela batere gaizki bergogoratzea, batzuetan pentsa gabe egiten baititugu gauzak, kontutan hartu barik zuk lasai asko zerbait idazten duzun bitartean agian baten bati min edo kalte egiten ari zarela. Baina adibidez niri tontakeri hutsa iruditzen zait LETRA LARRIA-ren araua. Egia da, bai, gehiago kostatzen zaigula letra larriz dagoena irakurtzea letra xehean dagoena baino, baina niri letra larriz idaztea ez zait iruditzen haserre egotearen ondorio edo adierazpena. Moda inozo bat.
Baten batek behin asmatu zuen lege inozo bat, baina nahi ta nahi ez denak errespetatzen duguna, kontrakoa eginez gero zerbait txarra pasatuko ote den beldurraren beldurrez. Ohea egiteko moduko ohitura, gaur egun ezinezkoa egingo zitzaidan ohea egin gabe uztea, baina azkenean inozokeri bat besterik ez da. Egunero erabiltzen dugun gauza eroso bat behin eta berriro egin eta desegin, etxeari txukuntasun irudia emateko besterik ez. Ze nerabek ez du izan bere amarekin ohea egitea tontakeri hutsa denari buruzko eztabaida? Etxeko alde estetikoa lirainduz, praktikoa, aldiz, alde batera utziz.
Beti geratzen zaigu lurrean lo egiteko aukera.
Baina azken bolada honetan esparru guztietan estetikak praktikari mukuruka irabazten dio. Azken finenan arauak apurtzeko ote daude? Arauak apurtzearena gaur egun, ez apurtzearena bezain hedatua dago, filosofiatik hasita (Nietzsche) irakaskuntzaraino (Gostin). Arauak apurtu behar direnentz sarritan galdetzen diot neure buruari. Baina arauak apurtzea erraza al da?
Interneten aurkitu ditudan "arauak", hau da, arauak apurtzearen adibiderik egokiena. Egia esan, hemen gabiltzanok arau bat behin eta berriz apurtzen dugu, ORDU BAT BAINO GEHIAGOZ PANTAILA PAREAN PASATZEA, BEGIENTZAKO IZUGARRI TXARRA DA ETA HALA ERE EGUNERO EGITEN DUGU.
Apurtzeko erraztasun hori edukiko bagenu, kontzientziarik izango ez genukeelako izango litzateke. Eta kontzientzia gure barrrenaren barrenean dugun bitartean, arauak apurtzea ez zaigu hain erraza irudituko. Beno, apurtzeko unean bai ,agian, baina ondoren damu ilunak ez digu lo lasai egiten utziko, ezta kaletik patsadatsu ibiltzen ere, pentsatuko duzu jendearen begiradak besteetan abino ilun eta zorrotzagoak direla, aiherkunde eta suminduraz beterikoak,alegia. Gizarteak jakingo balu bezala, zuk egin duzuna ez dela zuzena izan. Beraz, barkamena eskatzea edo txarto egin duzuna konpontzen saiatzen zara, eta berandu bada ere lasaiago sentitzen zara. Ororen buruan, gure paranoiak baino ez dira, arazoaren arazoak sortuak eta txarto sentiarazten gaituztenak. Baina zer egingo diogu gure paranoien morroiak izateko esleituak izan baldin bagara? Hor dago koxka!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: