Mendilibar
Ez daukat ezer berezirik kontatzeko, baña gogoa bai Mendilibarren izena goraipatzeko. Atzo berarekin afaltzeko aukera izan nuen, Eskozia La Brava laguntaldearen 5. urteurrena dela eta. Aurretik ere izan dut Jose Luisekin hitz egiteko aukera, pasadan urtean, ekainean, Eibarren azken partidu historiko horren bezperan. Nik Radio Euskadin elkarrizketa izan nuen Unbetik zuzenean momentu historiko horretarako EibarPrimeran plataformak antolatutako ekitaldiei buruz berba egiteko, oraindik geroago lagako nuen Supporters Jo Ta Ke laguntaldeko kide nintzen eta.
Kontua da elkarrizketa eta Eibarren azken entrenamendu hura batera amaitu zirela, eta Mendilibarrek kotxez Ipuruara jeitsi ninduela. "Ni ere Mendi naiz" esan nion. Berriketan, oso tipo jatorra, hurbila. "Zuk, Mendilibar, kunplitu dozu: lehen 5 postuetan utziko zenigula esan eta hori lortuta dago" esan nion. Harridura aurpegiz begiratu ninduen: "Hori esan neban nik?" ta nik baietz. Hurrengo egun zoragarriaren ondoren joan zitzaigun Athletic-era. Berak debekatu zion Athletic-i, hilabete batzuk lehenago, bere kontratuaren berri ematea; ez baitzuen aurreko prailearekin gertatutakoa gertatzerik nahi. Eta horrela izan zen. Elegantzia handiz jokatu zuen. Asmatu zuela esango nuke.
Bilbon, baima, ez dute merezi bezala tratatu. Hasieratik falta izan zaio errespetua... Eibarren Terrazasi bezala. Aurten ezin du berriro talderik entrenatu, baina ziur naiz noizbait Eibarrera itzuliko dela. Eta Lamikiz ziur da Athletic-era itzuliko dela. Hortaz, istorioa errepikatuko dela dirudi, baina ea errepikapen horretan puntutxu batzuk gehiago lortzen ditugun.
Bitartean daukagunari animatu baina izan genuenari eskertzen jarraituko dugu. Atzo Mendilibarri egindako omenaldia oso izan zen etxekoa, kaseroa, familiko moduan... Eta horrela bada ere, Eibarko elkarte gastronomiko batean egindako afaritxo batean, guk beti eskertuko diogu egindako guztia.
Besarkada bat, Mendi.
Iruzkinak
Martiarena, J. Iñaki 2006-02-14 10:36 #1
Ondo idatziriko artikulua begitandutzen jata, Josu: Zorionak.
Josu 2006-02-14 16:47 #2
Eskerrik asko J.(=Joseba?) Iñaki.

Gauzatxo bat. Zu izan zinan oin bi urte pasatxo ...eta kitto!n Elgoibarko asuntoaz erantzun zidana, ezta?

Agur bat.

Martiarena, J.Iñaki 2006-02-14 19:57 #3

Ordun,... Zeu zare Edurneren iloba?. Joder, Josutxo!!. Nola pasatzen dan denborixa, Ezta?, barri ohartu naz Unibertsitatean zagozela. Nola joaten jatsu, bihotsa (barkau, bañe beti izango zare neuxe baño gastixagoa)?.

Abur bat zurendako be. (Arno)

Josu 2006-02-14 21:32 #4
Edurne nere aitxitxan arrebia da... jo ba ez dakit zein zaran, ikusten bazaittut igual bai baña... Edozerreko soziua zara? Arno tabernakua/haren semia? Egixa esan horri erantzunda be ezer gutxi argittuko dostazu... baña ni oiñ Edozerreko sozio benefiziariua naiz (zapatutik), igual noizbait elkar ikusiko dogu...
Hala bada, behintzat esaidazu zu zarala...

Martiarena, J.Iñaki 2006-02-15 11:53 #5

Jakiña, Josu. Nire ama ta Edurne garai bardiñan alargundu ziran eta denborixa pasauta hasi ziran alkarrekin kaleratzen. Edurneren amak eta Miren izeneko ahizpak laguntza beharrean zeuden eta pixkanaka pixkanaka ustekabeko hasi zan harreman hura sendotzen hasi zan... orain arteraño. Neuxe naz Pilarren (Bizkainia) semia, oaiñ dala zazpi urte bizi-ezbizi egon zirana urdail-minbizi bat izan zala ta. Horrez kero, alkoholagaz problemixak edukitzen hasi nintzan (bi urte geixago dozu, Ulertutzen dozu oaiñ zergaittik kezkatzen nau "gaztea-alkohola" binomixoak?) Alkoholiko Anonimoseko taldietan sartu nintzanerarteraño.

Beno, Josu, laister arteraño. Musu bat (Jé, badakit zeuxek gazteak eztozue gustuko sentimenduak adieraztea, bañe dana ikasten da bizitza honetan, Ezta?).

P.S. A, "Arno" da nire goirizena Eibar KEren weborrixan. Eztot zerikusirik "Arno" Taberniagaz.

Josu 2006-02-15 20:43 #6
Aham... bueno...
Jakobsonen giza-komunikazioaren paradigmaren arabera erreferentea, kontestua, kontutan izan behar da mezua ulertzeko. Orain zuk emandako erantzun hura hobeto ulertzen juat.

Hala be, esan bihar dotsut, ados neuala esandakuakin, baña kontu horri buruz blog honetan idatzikot, laister, ziur aski, denak bardin-bardin jarraitzen dau...

Espero juat hire arazuak konponduta izatia... arazoei ez zaie jaten eman behar, bestela, potolotu egiten dira.

Sentimenduak azaleratzea hain gutxi gustauko bajatan, ez nitxuan idatziko blog honetan idazten dittudanak... hortaz, jasoizu ba muxu bat nere partetik be, eta ia ba elkar noiz ezagutzen dogun, foro eta blogetatik kanpo, diñot.

Laister arte.
Josu.

skinhead eibar 2006-05-17 18:40 #7

oi! oi! aupa mendilibar

Utzi iruzkina: