Estatutu aldaketaren aurka
Azken urteotan Euskadirako Estatutu berria nahi dute batzuek. Eusko Jaurlaritzako alderdiak dira hori aldarrikatzen dihardutenak, eta bere adierazgarri dugu Ibarretxe Lehendakaria. Eta gaur, batzuen gozamenerako, buruan ideia hau dutenen aurka egingo dut: ez dugu Estatutu berririk behar.
Eta arrazoiak badaude hori esateko. Izan ere, ni jaio aurretik onartutako Estatutu horiek ez dira bete. Eta berria egiteak ez du betetzea suposatuko. Ala bai? Zein erraminta izango dugu Estatutu berri bat betearazteko? Esan diezadala norbaitek, zein erraminta izango duen gure herriak bere Estatutuak dioena betearazteko. Orain ez duen erramintak sor ditzake beste Estatutu batek? Ez naiz jurista baina apostu egingo nuke ezetz.
Hortaz, lehen bidea lege españolak dira, eta bere lege gorena... alegia, konstituzioa. Pentsatu nahi dut erraminta juridikoak egon behar direla Estatutua betearazteko. Eta ez badaude, sortu egin behar dira. Legeak betetzen ez direnean zer gertatzen den zehaztuta egon beharko da. Ba ote dago? Ba, Ibarretxe eta konpainia: horretarako moduren bat baldin badago, erabili. Eta ez badago, sortu, horretarako kreatibitatea -imaginazioa- ez zaizue falta-eta. Eta zerbaitetarako doaz Anasagasti Senatura (ala blogeatzera doa??) eta Lasagabaster eta Erkoreka Kongresura.
Martxoan izango dira Espainiako Kongresu eta Senaturako hauteskundeak. 1996 arte (barne) ezker abertzalea ere aurkeztu zen hauteskunde horietara. Hain gara españolak hegoaldeko euskaldunak, bozkatzeko eskubidea izango dugula (alderdi "demokratikoei" soilik, noski). Ba bozkatzeko aukera dugunez, zeren gara Espainiakoak, ilusioa egingo lidake Constitución Españolarako proposamen berri bat, edo legeren bat nik zer dakit, Estatutuak betetzea obligazio bilakatuko lukeena. Eta orduan bai, izango du zentzurik Estatutu berria egiteak. Zaila, ezta?
Bada beste bide bat ere: Konstituzioa. Euskal Konstituzioa noski. Estatu (eta ez Estatutu) euskalduna sortzea. Eta Estatu hori izan daiteke Españarekin libre asoziatua, izan daiteke Europar Batasun barruko estatudun nazio txiki bat. Berdin zait. Edozela, legeak beteko dituen Estatua. Eta horrela, txikia izanik ere, España baino handiago izango litzake Estatua. Zaila, ezta?
Nola ez da ba zaila izango Estatutua demokratikoki aldatzen ere uzten ez duten herri batean? Ongi etorri reglas del juego constitucionalera.
Iruzkinak
batzarras 2007-10-19 10:33 #1
Estatutua? Zein Estatutu? Hemen akordio batetara iritsi eta Madrilen "cepillatuko" (Alfonso Guerra dixit) dutena? Katalunian ikusi dugu zer gertatu zen. Nafarroan ere bai. Honek guztiak gauza bat behintzat erakutsi digu. Euskal Herriaren bateratze edo subiranotasunaren aldeko pausoak ematen diren bakoitzean Madrilen "razón de estado" delakoa imposatzen dela, hau da, franquistek guda zibilaren garaian esaten zuten moduan "España antes roja que rota", orain aldiz Zapatero eta konpainiak "España antes facha que rota" diote.

Beste era batera esanda, euskaldunok edo katalandarrek jokatu dezakegu konpetentzia gehiagoren bila, kontsulta-ordagoak egiten, kexatu gaitezke, kupoa negoziatu... baina beti ere zelai itxi batean eta zelai hori konstituzioak markatzen duena da:

2. Artikulua
Konstituzioa Nazio espainolaren banaezinezko batasunean oinarritzen da, hura
espainol guztien aberria arrunt eta banaezinezkoa, eta hurrengo hau berrezagut
eta garantizatzen du, hots, Espainia osotzen duten nazionalitate eta herrialdeen
autonomiarako eskubidea eta denon arteko lagunkidetasuna.

8. Artikulua
1.- Indar Armatuak, lehor, itsas eta aireko harmadak osoturik betebehar bezala
Espainiaren subiranotasuna eta indepen-dentzia, lurralde osotasun araugintza
Konstituzionala zaintzean datza.
2.- Lege organikoak erakunde militarraren
oinarriak arautuko ditu aurreko Konstitu-zioko funtsen arabera. oinarritzen da, hura
espainol guztien aberria arrunt eta banaezinezkoa, eta hurrengo hau berrezagut
eta garantizatzen du, hots, Espainia osotzen duten nazionalitate eta herrialdeen
autonomiarako eskubidea eta denon arteko lagunkidetasuna.

Eta azkenik kritika bat. Bere egunean EAJ-k abstentzioa eskatu beharrean ezezko borobila eskatu balu erreferendumean, seguraski ezezkoa irtengo zen garaile eta argumentu sendo bat izango genuke euskaldunok gaur egun gure eskubideak defendatzeko.

Josu 2007-10-19 13:56 #2
Zeuk esan duzu, Madrillen zepillatuko dutena (Gernikakoa moduan). Horregaitik, soluzioa, Estatutuak baino, Konstituzioa aldatu (Españakoa) edo egin (Euskadikoa).

Militarrena... pentsatu nahi dut Europak geldiaraziko zituztela, baina geratatzen ari diren gauza batzuek ez dute Europan iskanbilarik sortu eta batzutan beldur naiz.

Eta bukaerako kritikari dagokionez, konstituzio batek (eta estatutuak berdin) belaunaldi batentzako balio duela uste dut. Gero, gutxienez, eguneratu egin behar da. Hemen daukagun arazoa da belaunaldi osoa pasata oraindik bete gabe dauzkagula. Bete izan balira, akaso EAJk patxada handiagoz ikusiko luke egoera. Baina edozela, belaunaldi bat pasata, uste dut eguneratzeak ezin diola kalterik ekarri.

Batzarras, ez dezagun elkarrizketa honekin larunbat gauean jarraitu, mesedez. Ezagutzen dogu elkar...

batzarras 2007-10-22 10:09 #3
Ez uste Europak ezer geldiaraziko lukeenik. Europar Batasunak ez du osatzen duten Estatuen barne politika edo iskanbiletan muturra sartzen inoiz. Instituzio ekonomiko-komertzial bat besterik ez da, merkatua liberalizatu eta empresei negozioa errazteko trena bat. Kanpo politikan ere ez du ahots bakarrarekin hitz egiten...
Josu 2007-10-22 15:01 #4
Europako beste zenbait estatuk harremanak hoztuko lituzkete, horrek espainiar ekonomian suposatzen duenarekin. Espainiako enpresarien aurka joateko potrorik ez luke izango "Estatuak".

Utzi iruzkina: