Eibarko hauteskunde-emaitzak
Udal hauteskundeak
PSE 6048 botu 11 zinegotziEAJ 2790 botu 5 zinegotzi
EA 1162 botu 2 zinegotzi
EB-ARALAR 1334 botu 2 zinegotzi
PP 1043 botu 1 zinegotzi
Baliogabeak 1775
Beraz EB-Aralarrek zinegotzi bat gehiago, PSOEren gehiengo absolutua apurtuz lortuko zuela zirudien baina espejismoa izan da eta azkenean PPk galdu du zinegotzia.
Informazioa eitb24-n
Emaitzak auzoz auzo ...eta kitto!n
Foru hauteskundeak Eibarren
PSE 5378 botuEAJ 3083 botu
EA 1130 botu
EB-ARALAR 1296 botu
PP 1249 botu
BERDEAK 120 botu
1832 botu baliogabe
Emaitzei hiru iruzkin egin nahi nizkieke:
1. Alderdien Legeari aipua. ANVren botuak baliogabetuak izan ez balira, PSE, EAJ eta EAri botu bana kenduko lieke ANVk, Sustaturen kalkulagaiuaren arabera.2. "Hogei urte bete ditu PSEk Eibarko alkatetzan eta, egia esan, zerrenda buru berak segitzen badu, zail samarra da alkatetzarako alternatibarik aurreikustea." (Eneko Astigarraga).
Kalean barra-barra Miguel de los Toyos-i erreleboa pasako diotela Arriolari pasa zioten moduan. Espero dut hala ez izatea.
3. PSEk irabazi du Gipuzkoan. EAJ eta EA koalizioan joan izan balira, gutxienez 22 eserleko izango zituzten, eta D´Hont legea kontutan eukita gehiago seguraski. EAJk 16 zituen eta mantendu ditu. Hortaz, PSE irabazle, baina EAJk atzera egin gabe. Panorama interesgarria pizten da Gipuzkoan.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: