Botelloia Eibarren, serixo!?

josu 1456149891816 Josu | 2006-03-24 10:29
2

Apirilaren 22rako megalitrada edo macrobotellón bat deitu dute Eibarren, 22.30etan, Txantxa-Zelaiko parkean.

Txantxa bat izango zelakoan jaso eta nere kontaktuei berbidali nien, zeharo konbentzituta internetetik zirkulatzen duten broma baino ez zela. Baina, sorpresa gaurko El Correo irakurtzerakoan...

"Se trata de una iniciativa organizada «e interesada» y que no ha surgido de forma espontánea" dio artikuluak. Bejamin Atutxa zinegotziaren esanetan, «por el texto del mensaje sí que parece que hay un interés por hacer negocio en esta fiesta». Eta testua berriro irakurrita, kanpoko jendea etortzeko ematen dituen erraztasunak ikusirik...

Total, usteak erdi ustel, badirudi ez dela nik uste bezain "hain broma". Hala ere, zaila ikusten dut halakorik gertatzea... Eibarren ez dira Bilbon ematen diren paisaiak ikusten: parkea "litradorez" beteta, eta horregaitik uste izan nuen katxondeoa zala. Kontua da deialdia ez dela eibartarrei mugatu, eta kanpoko jendeak ez dakit nola erantzungo daben.

>Euskal MegaBotellon II

Larunbata da, aste santuko oporretan: asko eta asko kanpoan, eta gelditzen diren gazteetatik asko Elgoibarren. Ez dot uste Eibarren, eta are gitxiago egoera horretan (zapatua, aste santua) Gasteizen baiño jende gehiago egotia (eta bertan 100 inguru izan ziran).

Baña bueno, ez dot predikzio haundirik eingo. 22an jakingo dogu.

Antzeko iniziatiba asko dabil asteotan interneten. 2004ko hauteskundeetako "pasalo" horrek internet eta SMSa inoiz baino argiago erakutsi zizkiguten masak mugiarazteko herraminta modura, eta Sevillanoei ez zaie beste ezer hoberik okurritu: litroak egiteko kedada bat. Eta beste herri guztietan, astoak bagiña modura, kopiatzen.

Hala be, iniziatiba interesgarriak be sortu dira honen kontura... megaorgiak! Hori ere iritsiko ote da Eibarrera?

2006-03-25 01:04 #1

Imanol Trebiñok, Eibartarren zerrendan:

"por el texto del mensaje sí que parece que hay un interés por hacer negocio"

Bai, periodiku horretakuok eitten dabe negozioa, halako tontakeriak
argitaratzeagaittik kobrau egiten dabe eta. Eta soka horretatik bi edo
hiru egun tiratzen ahaleginduko dira.

Gasteizen gertatutakoaren erresumen onena fotografia bat izan
zan: gazte bi boteila batzuekin eta bere inguruan lau-bost fotografo.
Nahiko adierazgarri.

it

Magabila

Magabila 2006-03-25 09:01 #2

Megaorgiak bai arrisku... MUtilen portzentaia altuegia ez ote den izango bi kedada horietan...

Utzi iruzkina: