Informatika kontuak

Euskarazko software librea

Atzo radio euskadiko boulevard saioan elkarrizketa egin zidaten "Software librea euskaraz 3.0" DVDaren inguru. esteka honako hau da: http://www.enriquerodal.com/2014/05/descargar-software-libre-en-euskera-de.html Eskerrik asko Enrique Rodal Monterori esan dituenagatik eta erakutsi duen interesagatik. Bere hitzak oso motibagarriak izan dira niretzat


Badaramagu mairtxotik Bizkaiko ikastetxe zein ikastoletan zehar "SW librea euskaraz 3.0" jardunaldiak eskaintzen. Jada, badaramatzagu 26 ikastetxe (42 jardunaldi), gutxi gora behera, 1.300 ikasle eta harrera oso ona izaten ari da. Gaur bertan, aixerrota bhi-ra goaz. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi. Informazio gehiago eskuratu Harrobia Lanbide ikastolaren web-orrian: http://harrobia.net/ikastolak-eta-ikastetxeak/software-librea-euskaraz-3-0-2014/ Oraindik ere, ikastetxe gehiagotan jardunaldiak antola daitezke.


Kaixo. "Software librea euskaraz 3.0" presatatzen hasi gara jada. Ildo horren inguruan eta jardunaldian erabiltzearren bideo berriak igo ditugu vimeora: Alboko ESTEKAK atalean agertzen dira (azpikaldean) harrobia lanbide ikastolako libdup: https://vimeo.com/84458827askatasuna: https://vimeo.com/84458765software librea ikastoletan: https://vimeo.com/84458764


"Un siglo y 90 minutos" athletic eta San Mames inguruko erreportaia honako web-helbide honetan aurki daiteke: https://mega.co.nz/#!XJ9HHKzL!Y7z74Vwab9OTxjurkiB0w36Lsyp8vTMrjrOYn5bmtj0


Gaur ekainak 26an "SW librea euskaraz 2.0" jardunaldietan irabazlea suertatu den Maria Larrazabal Colina Aixerrota institutuko ikaslea Ibar Ezkerra Lanbide ikastolatik pasatu da bere aitarekin batera bere "Sansung Galaxy tab 10.1" tableta jasotzera. Zorionak!! Argazkiak picasara igo ditugu honako web-helbide honetan (ikus alboko barra): https://picasaweb.google.com/110794665657596460572/AixerrotaInstitutukoMariaLarrazabalColinaTabletaJasotzen Eskerrik asko jardunaldietan parte hartutako irakasle zein ikasle guztioi. Datorren ikasturtean gehiago


Gaur ekainak 22an "SW librea euskaraz 2.0" jardunaldietan parte hartutako ikasleen artean "Sansung Galaxy tab 10.1" tableta zozketatu dugu. Azkenean, guztira, 32 ikastetxe parte hartu dute eta 1.500 ikasle inguru. Irabazlea honako hau izan da: Aixerrota institutuko Maria Larrazabal Colina. Zorionak!!. guztioi. Zozketaren bideoa youtuben dago eta Ibar Ezkerra Lanbide ikastolaren web-orrian aurki dezakezue (ikus alboko zutabea) http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=0rASF_mvPEs Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi.


Kaixo. Aste honetan hasi naiz "SW librea euskaraz 2.0" aplikazioa eguneratzen; ea ze aplikazio berri sar daitezken etab. aztertzen nago. "SW librea euskaraz 2.0.2" prest dagoenean hemen publikatuko dut. ondo ibili


San Mames 100 urte bete ditu eta bota behar dute; hori dela eta telebistan eman duten zenbait bideo bildu ditut. Bide batez, Athletic-ek Europa Leage-n jokatutako zenbait partidu ere bildu ditut (Manchester United VS Athletic, Athletic VS Manchester United, Shalke04 VS Athletic eta Athletic VS Sporting Lisboa). Guztira 2 DVD dira eta mega-n igota daude .iso gisa. DVD 1: Agur San Mamés, De San Mamés a San Mamés, El espiritu de la catedral, El espiritu de San Mamés, El fútbol de San Mamés, San Mamés 100 años, San Mamés 100 a&ntild...


Larunbatean ekainak 1ean Euskadi irratiko @bildua saioan Ibar Ezkerra Lanbide ikastolako "SW librea euskaraz 2.0" DVDaren inguruko berria plazaratu zuten. Eskerrik asko Xabier Unanue aurkezleari egindako elkarrizketagatik; profesionala naizela ematen du eta!!! Hor doakizue saioa entzuteko esteka: (ikus alboko zutabea) http://www.youtube.com/watch?v=6wQeyyT5IA8&feature=youtu.be Ondo ibili


Gaur Maiatzak 28ean Bilboko Begoñazpi ikastolan ibili gara DBH 4. mailako eta batxilergoko 1. mailako ikasleekin batera "SW librea euskaraz 2.0" jardunaldia eskaintzen. Eskerrik asko bertan izan zareten guztioi, bereziki, Aino Bastegieta, Anuska eta Estibaliz Aiartzaguena irakasleei. Banatutako DVDa erabiltzera gonbidatzen zaituztegu; euskarazko software librea aurrera egin dezan. Ekainak 22ko tabletaren zozketan suertea opa dizuegu.