Informatika kontuak

Euskarazko software librea

Ubuntu 12.04 LTS GNU/LINUX sistema eragilearen inguruko bi bideo ikusgai daude honako bi helbide hauetan:1- Ubuntu nola instalatu:http://www.youtube.com/watch?v=k6e6_vWt794&feature=plcp2.- Ubuntu-n aplikazioak nola instalatu:http://vimeo.com/53616847


Software librea 2.0 DVDa beta fasean dago jada. Ibar Ezkerra Lanbide ikastolako Mikroinformatika Sistemak eta Sareak lanbide zikloko honako ikasle hauek DVDa testeatzen ari dira akatsak edota hobekuntzak topatzearren:- Oier Marañon Ocejo - Gorka Rodriguez Martin- Mikel Balgañon Vázquez- Eneko Sanchez Medina- Aimar Reyes Gonzalez- Itxine Lopez Galdeano- Egoitz LinajeBeste testeatzeileak:- Imanol Muiños UrreistiEskerrik asko denoi.Joseba Mirena Bilbao Requena


Ibar Ezkerra Lanbide ikastolan 10 urte bete ditugu informatika lanbide moduluak eskaintzen. Aurten Bilboko miribilla auzora mugitu gara (Bilbao Arena-ren alboan).Izatez, erdi mailako "Mikroinformatika Sistemak eta Sareak" eskaintzen dugu. Informazio gehiago aurki dezakezu honako web-helbide honetan:Ibar Ezkerra Lanbide ikastola


Erdi mailako informatika lanbide zikloaren ikasmateriala euskaraz jaitsi dezakezu. Honako hauek aurki ditzakezu orrialde honen eskuinaldean:- Datu-base ofimatikoen eta korporatiboen eragiketak. Eskuliburua- Datu-base ofimatikoen eta korporatiboen eragiketak. Irakasle-gida- Erabiltzaile bakarreko eta anitzeko sistema eragileak. Eskuliburua- Erabiltzaile bakarreko eta anitzeko sistema eragileak. Irakasle-gida


Ibar Ezkerra Lanbide ikastolan euskarazko software librea biltzen ari gara DVD batean. Bertatik eta aplikazio batez lagunduta software hori guztia instalatzeaz gain, software horren inguruko informazioa aurki dezakezu. Oraindik beta fasean dago. Laster eskuragarri !!!