Denbora

jke 1456149175300 Kressala | 2006-05-05 15:59
1

Nola dakigu momentu bakoitzean ze ordu den? Nork edo zerk ezartzen du denbora unitatea? Ba al dakizu denbora neurtzeko unitate desberdinak daudela?

Guk erreferentzia gisa erabiltzen dugun denbora fisikoa UTC (Universal Time Coordinated) izenez ezagutzen da. Denbora atomikoan oinarritua dago eta denbora astronomikoarekin sinkronizatzen da. Sinkronizazio hau, gutxi gorabehera 800 ms baino alde handiagoa dagoenean egiten da, segundu bat gehituz.

Eguzki segundua edo segundu astronomikoa, lurraren errotazio periodoaren 1/86.400 da (mean solar second). Gure eguneroko bizitzarako guztiz baliozkoa da, baina konputagailuentzako, lurraren abiadura konstantea ez denez (pixkanaka geldotzen ari da), ez da baliogarria.

Azkenik segundu atomikoa (IAT, 1967) daukagu, Zesio-133 (Cs133) atomoaren 9.192.631.770 egoera aldaketen denbora delarik. Zehaztasun handikoak dira, baina era berean oso garestiak. 9 ns inguru atzeratzen dira egunean, honek esan nahi du segundu bateko atzerapena izateko 300.000 urte pasa behar direla.

NIST-F1 Cesium Fountain Atomic Clock Gaur egungo konputagailuek kaurtzozko erlojuak eduki ohi dituzte. Hauen oszilazio frekuentzia tenperaturarekin aldakorra da, baina gutxi gorabehera 90ms-ko aldea dago egunero, segundu bat atzeratzeko 11,6 egun behar direlarik.

Olaius

Olaius 2006-05-09 13:14 #1

Apa Jon!

Justo oraintxe nebilen hemendik galdetzen ea ze ordu den zehazki. Eta
hori galdetzen nuen bitartean hemen sartu, ta justo horri buruz idatzi
dezula ikusi det!! jejeje

Ah, asko gustatzen zait zure blog-a. Jarraitu horrela! Nik laster ere izango det blog propioa (bueno mutilakin erdibanazka).

Muxuak!!

Utzi iruzkina: