etorkizuneko interneta
Gaurkoan tim o´reilly web 2.0 kontzeptuaren sortzaileari egindako elkarrizketa bat irakurri dut. Software librearen bultzatzaile ere bada.internet aplikazioak garatzeko esparru zentrala bihurtu dela dio, eta hau kontuan hartuz, web 2.0 kontzeptuak arrakasta lortzeko osagarri guztiak batzen dituela ere. Herrialde txiroek interneten betetzen duten tokia zein den galdetzen diotenean, baikor agertzen da eta zera erantzuten du: “aukera handiagoak ari dira sortzen 3. munduan, eta neurri handi batean interneti esker da. 1. eta 3. munduen artean dagoen tarte digitala gero eta txikiagoa da”. Era berean, hauxe erantzuten du hizkuntza minorizatuen eta herrialde txikien inguruan galdetuz gero: “inork ez daki ze toki izango duten etorkizuneko interneten. Interneten hedapena mehatxua izan daiteke tokian tokiko hizkuntza eta kulturarentzat, bestalde, hauek babesteko ere balio izan dezake”. Horra hor bere iritzia, bakoitzak atera ditzala bere ondorioak.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: