Aingeru Epaltza Bilbon
Bihar, asteazkenean (urriak 25), Irakurlearen Tartearen 5. ikasturtea hasiko dugu. Orain arte bezala, hilero-hilero elkartuko gara Santutxu aldean, hilaren azken asteazkenetan.
5. ikasturte honi ekiteko, Aingeru Epaltza idazlea ekarriko dugu gurera, "Lasto sua" liburuarekin (Alberdania).
Aingeru Epaltza (Iruñea, 1960) aski idazle ezaguna da, eta berak idatzitakoak dira, besteak beste, "Ur uherrak", "Tigre ehizan" edo "Rock´n´roll" liburu bikainak.
Hauxe da Alberdaniaren webgunean "Lasto sua" narrazio-liburuari buruz irakur daitekeena:
"Lasto suak
bero laburra du, ez horregatik da ordea gutxiago erregarri haren garra.
Lastozko zortzi zuzi aurkituko ditu irakurleak ipuin bilduma honetan,
baina elkarren ondoan gehiago berotzen dutela irudituko zaio. Liburua
bukatzean, ez harritu oharkabeko erreduraren bat agertzen bazaio
irakurleari larru azalean, edo, nork daki, barrurago.
Euskal
gatazkaren ikuspegi tragiko eta futurista erakusten duen kontakizun
batekin hasten da liburua, eta gai beraren fartsa alderdia agertzen
duen beste batekin ematen zaio akabantza. Tartean, umorez eta
samurtasunez -baita krudelki ere- trataturiko hainbat gertakari eta
hainbat pertsonaia, irakurleak begia zorroztuz gero, oraintxe bertan
leihopetik pasatzen ikus ditzakeenak".
Zatozte! Gonbidatuta zaudete.
Eguna: urriaren 25a, asteazkena
Ordua: 20:00
Lekua: AEKren euskaltegia, Txurdinagan
Kalea: Arbidea 21
Metroz joanez gero, irten Santutxun, Zabalbideko irteeratik. Kalean gora egin, errepide nagusira heldu arte. Errepidea zeharkatu (goian, zebrabidea; behean, lurpeko pasagunea), eskailera batzuk igo eta Txurdinagan agertuko zarete. Lehenengo kalea eskumatarantz hartu, aldats behera. Hantxe bertan dago, parke baten ondoan, AEKren euskaltegia.
Iruzkinak
Irakurle bat 2006-10-24 23:46 #1
<p>Ea ba, aurtengo saioak iazkoak bezain interesgarriak diren!</p>
Utzi iruzkina: