1.eguna (Hondarribi-Baiona)

Hondarribi aldera iritsitakoan bizikletak prestatu eta baskaldu ostean martxan jarri ginen Baionara heltzeko asmoz.

Errepidetik goiezela geldiune batean ateratako argazkia. Ez gaude denok, izan ere ibilbidean batzuk galdu egin ziren, hala ere, geroago
guztiok elkartu ginen.

Baionara heldu baino lehenago mendiko zeharkaldi bat egin behar izan genuen, bertan errekatxo bat zeharkatuz. Argazkian berriz errepikatu nahi zuten 3 moxoloak.

Hirian bertan kepa oraindik gogotxu.

Ikastola horretan dutxarik ez zegoela eta beste modo batzuk aurkitu behar izan genituen izerdi usaina kenzteko, hala nola, sukaldeko arraindegiko txorrota edo aldageletan entxufatutako mangera zati batekin.

Hala ere jendea indartsu zebilen eta afaldu baino lehenago saskibaloi partida bat jokatu zuten.

Begiraleek lehenengo egun bezala sukaldari lanetan aritu ondoren afarian paeila eder bat jaten ateratako argazkia.

AnttonP

AnttonP 2008-08-04 12:08 #1

JOE!!! Hemen inok idazten ez dauenez... batonbatek idatzi bier ez?? jaja

Por cierto, ze da guri MOXOLO deitziana???? Aix... OLAN EZIN DA!! jaja

Ondo ondo... argazkixak jarten ta... SEGI OLAN!!!

MUXU!

Utzi iruzkina: