SanfermINTROak

introbertsioa@gmail.com 1641464332745 INTRO bertsioa | 2022-07-16 13:50

introbertsioa@gmail.com 1657972564441

Uztailaren 7an, Berriako Jira bere zutabean, Anjel Errok kontatu zuen bere mutil madrildarrak Sanferminak ezagutu zituen lehen aldian eman zien definizioa: "harrotasun heteroa dira".

Egun berean Madrilen hasi zen "Harrotasun" jaiari kontrajartzen ari zen, Erro.Tira, nik ez dakit bere mutila INTRO –Erro den bezala, nik uste– edo EXTRO sentitzen den gehiago, baina ez zuen esan: "harrotasun extroa dira". Zergatik? INTRO jendeak ez dugulako inon gure jairik? Ez "kolektibo" izaera, ez bandera... Gure "armairua" (enpotratua) ez delako inoiz ireki?...

  • Inor kuestionatu da, adibidez, nola sentitzen den INTRO jendea, Sanferminetan?

Juan Carlos Unzuek –EXTRO, nik uste–, DN-n esan zuen, Guardiola  gonbidatzeko aukeraz, sanferminak ez direla harentzako jaiak, "haren izaeragatik". Zer izaera?

Enrique Maya alkatea –INTRO, nik uste–, bestalde, ziur nago aski gustura sentitzen dela. Aski integratuta, jai betean. Eta areago, kolektibo eta bandera ez-normalak jaiaren erdigunetik baztertuta. Halere, INTRO jendeak, oro har, zer leku dugu, hor?

Izaera dela-eta, lehen bereizketa bat egiten da, nire ustez: bertakoa izan, ala kanpotarra (ni, adibidez). Eta bigarren bat, kanpotarron artean: etxekoa balitz bezala senti daitekeena (ni ez, adibidez).  Hirugarren bat ere ba omen dago, bertakoen artean: kanporatua sentitzen dena, etxekoa ez balitz bezala.

  • INTRO jendearen ohiko sentimendua, ia normala.

Nire kasuan, haur garaian, Iruñeko osaba-izeben etxean –non etxean bezala sentitzen nintzen, normalean–, Sanferminetan hotel batean bezala sentitzen nintzen. Batez ere, jai erdigunera ateratzeko orduan. Zergatik ez ote nintzen sartzen, giro ustez ireki hartan? Ni ote nintzen itxia?

Gazte garaian ere, herriko koadrilarekin, Iruñerako bidean nonbait gustura afaldu eta gero, entzierro amaigabe batean bezala sentitzen nintzen. Noiz hesi kanpotik begira, noiz barruan, hesiaren kontra. Gero, herrira bueltan nonbait gosaltzera gelditu arte.

Gosarian, en diferido, enteratzen nintzen gutako batzuk bertakoak sentitu zirela. Kanpotar batzuei engainatuz, ia beti. Nik hori ere ez nuen inoiz lortu. Kanpotar bat edo beste gogoan nuen, oraindik. Eta haiekin gehiago egoteko gogoarekin, baina beste giro batean.

Baina zer jai giro? Mayaren ez-sanferminetako xake leihaketa eta hipika jauzietakoa ez, hain zuzen. Mega-bandera baten itzalekoa ere ez... Zer nolakoa, bada? 

Heldu aroan, jada ez dut gogoan noiz izan zen azken aldia. Plan solte batzuk, gure haurrekin, edo gu, edo ni bakarrik. Jai bazterretik, saiatu gabe inor engainatzen, ez bertako, ez kanpokoa. Jende gutxiko lekuetan, ia beti.

  • INTRO jende, plan eta giro gehiagotarako lekua han eta hemen ikusten. Baina atea, eta ate bat irekitzeko modurik, inon ez.

Irudia: Steve Johnson (Pixabay) 


Utzi iruzkina: