BUENOS DIAS ARIKETA

gkaiiazpitarte@zurriolaikastola.eus 1607945912325 INDARRA | 2021-03-10 09:25
1

gkaiiazpitarte@zurriolaikastola.eus 1615365477503

BUENOS DIAS ARIKETA

 

Kaixo jaun eta andreok, oraingoan, buenos dias ariketa modu egoki batean egiten erakutsiko dizuegu lesioak ekidin ditzagun. Lehenik eta behin ariketaren deskripzioa azalduko dizuegu. Ariketa onen hasierako posizioa urrengoa izango da. Zutik jarriko gara, hankak aldaken parean bananduta eta puntak aurrealdera begira edo pixka bat irekita.  trapezioen gainean barra jarriko dugu, seguru rack hobe batetik ateraz gero. Barraren gainean helduleku itxi bat egingo dugu, eta tinko eutsiko diogu, ariketak irauten duen bitartean barra errodatzea saihesteko. Bularra altu mantenduko dugu, zutabea neutro eta corea estu. Bestalde, Hankak ez daude luzatuta, flexio txiki batean baizik. Ariketa barrarekin hasten da. Bizkarra neutro eta eskapulak atzera mantenduz, aurrerantz makurtzen garenean, aldaka atzerantz botatzen dugun bitartean. Mugimendu hori egitean, belaunak pixka bat tolesten dira, orekari eutsi ahal izateko. Corea estututa eta bizkarra lerrokatuta, hanketan gehieneko tentsioa nabarituko dugu, eta arreta berezia jarriko dugu ipurmasailetan eta iskiosuraletan (zure koadrizepsen atzeko aldean). 

Bestalde, esan beharra dago ariketa honekin muskulu ezberdinak landu daitezkeela: gluteoa, femorala, kuadrizepsa eta corea landu daitezke.

Resultado de imagen de buenos días ejercicio

gkaiiazpitarte@zurriolaikastola.eus 1607945912325

oier urkizu elizondo 2021-03-10 09:29 #1

Buenos dias ariketaren azalpena


Utzi iruzkina: