Vasaloppet proba igandean

Alberto Ibiltarixanak | 2012-03-05 19:21

Gaur da Vasaloppet eski proba eta kalera goaz festa giroan murgiltzera. Goizeko 8:00etan telebistaz ikusi dugu irteera. Demasa, 15.000 eskiatzaile baino gehiago denak motroiloan. Morako kaleetan kriston jende pila dabil eta denak zain daude eskiatzaileak noiz iritsiko.

Helmugara joan gara eta eskiatzaileak iristen diren bitartean telebistaz ikusi dugu pantaila erraldoian. Azkenean esprintean bukatu da proba eta Brink suediarrak, iazko irabazleak, irabazi du aurten ere. Gainera, lehenengo  bostek 1998tik indarrean zegoen marka hautsi dute. Emakumezkoek ere marka hobetu dute. Beraz, inoizko Vasaloppet azkarrena ikusteko aukera izan dugu.

Gero kaleetan ibili gara eta propio egunerako montatuta zegoen karpan bazkaldu dugu bufeta, bakoitzak 89 koroa (10 euro) ordainduta. Tripa ondo bete ondoren, kaleko giroa ikusi eta txabola baten bila joan gara furgonetan. Gaua hemen pasatuko dugu bihar ibilbide bera egitera aterako gara eta. Txabolak egurrezkoak dira eta literak dauzkate baina kriston hotza egiten du eta sua piztu beharko dugu berotan sartzeko. Kandelak piztu eta afaria prestatu ondoren goiz ohera.


Utzi iruzkina: