Marxaberet 2012
Aurten eski proba hau egitea erabakia nuen Laponiarako entrenamendu bezala. Ez nekiena da Laponian baino hotz gehiego pasako nuenik.
Ostiralean igo genuen Beret aldera eta -17º markatzen zuen autoan eta pistan sentsazio termikoa -25ºkoa zen gutxienez, egiten zuen haizearengatik.
De Marxaberet 2012 |
Igande goizean askoz epelago (-1º) egiten zuen baina elurra mara-mara eta arazo asko Beretera igotzeko. Panorama honekin jende dexente ez zen iritsi. Azkenean, proba egin zen eta oso gustura eskiatu nuen, disfrutatuz gainera.
Partaidetatik aparte ez zen jende askorik ikusten eta pena bat izan zen. Nolanahi ere bezperako tenperatura egin balu erdiok ez genuen bukatuko eta niri behintzat Laponiarako prestaketa egiteko ondo etorri zitzaidan.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: