Estokolmo-Mora
Goizeko zortziretan furgoneta hartzera joan dira Maider eta Josu. Bitartean dirua ateratzeko hartu dugu denbora. Furgoneta bete ondoren Falun aldera abiatu eta bidean gosaltzeko eta erosketak egiteko gelditu gara.
Falunera iristean bide baztarrean bazkaldu dugu aintzira izoztuaren ertzean. Haizeak jotzen zuen eta hotzetik babesten ahalegindu gara txamarrak jarrita.
Falunen eski pista ederrak daude eta bazkaldu ondoren eski saio ederrra egin dugu.
Dutxatu eta alde egin behar izan dugu ez zegoelako lotarako lekurik, beraz, Mora aldera abiatu gara.
Arratsaldeko seietan Moran geunden eta Josu lotarako lekua aurkitzera joan den bitartean, kalean bueltatxo bat eman dugu beste bostok.
Eskola batean hartu dugu ostatu. Vasaloppet eski proba egiten denez, eskola eskiatzaileentzako alokatu eta ateratzen duten dirua eskolan kiroletako eta beste ekintza batzuetarak erabiltzen dute.
Hori bai dela autogestioa.
Guretzako ikasgela bat eman digute. Koltxoiak bertan daude eta hemen afaria prestatu eta jan dugu.
Iruzkinak
K2 2012-03-03 01:15 #1
Bueno, bueno...ze artista, Bloga hola kudeatzen badozu gustora jarraittuko dogu. Maite irakasle bikaina edo zu ikasle ona?

KTM 2012-03-03 01:29 #2
Idea ona argazki pasearena. Edurra ona? Tenperatura?

Ira 2012-03-03 11:25 #3
Etxeko xuxen testuan eskua sartzen ibili eta gero pixkat hobeto geratu da, ezta? Argazki kontuetan hobe ez hastia zu zera dominatzen dozuna-ta. Ondo ibili.

Inazio 2012-03-13 10:29 #4
Kaixo, Alberto
Kosta zaidak hirekin harremanetan jartzeko sistema ulertzea. Azkenean, Pakek Mari Juliri pausoz pauso zer egin behar dugun idatzi ziok eta hemen nagok hiri idazten.
Egunero sartzen nauk zure orri honetan. Artista batzuk zarete.
Kalean lehengo bateanĀ bat etorri zaitzaian eta esan zidaan: hi Albertok urte sabatikoa hartu duela jakin diat eta, hor goian, Laponia aldean dabilela.
Bai, erantzun nioan.
Berak , jarraian, hori bai ari dela ondo apobetxatzen urtea!
Berdin prentsatzen diat. Segi disfrutatzen.
Jarrai horrela. Ondo izan.

Utzi iruzkina: