Iparraldeko kostaldea 2013

Hemen "GEURE HARLEMSHAKEA"!!!! uajajajjaja https://vimeo.com/71572129


  Eskerrik asko denoi, gazte, begirale eta sukaldari! Primerako egunak igaro ditugu elkarrekin eta ezin hobeto ibili gara! Zenbat momentu, zenbat algara, ... Ekipo handia izan da aurtengoa, asko balio dozue eta segi horrela!! Ia datorren urtean zehar gehiagotan elkartzeko aukera dugun! Gogoratu irailean afari-meriendatxo bat egingo dugula berriz elkartu, argazkiak eta bideoak ikusiz bizi izandakoa gogoratzeko! ONDO IBILI OPORRETAN ETA AUPA ZUEK!!!!


Hondarribin, Faro de Higuer kanping-ean eman ditugu 3 egun. Hondarribira heldu eta Sup egin genuen hondartzan eta arratsaldean herria ezagutu eta bertakoak zoratzeko, besarkatzeko eta herriaren inguruko kontuak ezagutzeko aukera izan genuen "Hondarribi Express" ekintzarekin.   Azken bazkaria...oooooh!!  


Motxilak jaso, Biriatu utzi eta Irunera hurbildu ginen piragua egitera: Piragua egin ondoren Hondarribira joan ginen autobusez, hondartzan bazkaldu eta bertan pasatu genuen arratsaldea. Askaldu ostean, motxilak jantzi eta kanpinera igo ginen, gure lo leku berria ezagutzera.  


Biriatuko bigarren egunean pelukeria tailerra eta eskupilota txapelketa egin genituen. Makinilla martxan jarri, guanteak eta tinteak prestatu eta hona hemen emaitza, Kriston look-ak! Moda barria jarriko dogu Durangora heltzean!!  


Urruñan bi egun egin ostean, Biriatura egin genuen 5 orduko ibilbidea, Xoldoko gainetik pasatuta. Hasiera batean Hendaiara joatekoak ginen baina lo lekuarekin arazoak izan genituenez, Biriatu herri txikian egin ditugu 2 egun.  Goizean zerua lainotuta izan genuen eta arratsaldean txaparrada itzela bota zuen.


Atzo goizean, begiraleak horrela mozorrotuta ezkutatu ziren herrian zehar guk bilatzeko. Gereizpean bazkaldu eta Bertso saioa antolatu genuen Sustrai Colina eta Odei Barrosorekin eta geure gazte bertsozaleak gai jartzaile ibili ziren. Eta gauean "Minutu 1 Irabazteko"...Pazientzia, pultzo ona eta kontzetrazio asko behar izan zituzten frogak minutu batean lortzeko.  


Hemen gure txef-ak prestatutako menu kreatiboak. Aupa Sukaldari!!!


Ziburu utzita, Urruñara heldu ginen 3 orduko ibilbide bat egin ondoren. Bertan 2 egun egin ditugu eta futbol kantxa eta frontoiari egurra emaeko aukera izan dogu. Ziburutik Urruñara bidean Herria ezagutzen Eta egunarekin ondo bukatzeko masaje tailerra egin genuen...Hori bai plazerra!! Danok goxo-goxo, erdi lo eta eta adurra dariola...  


Goizean goiz Sokoara hurbildu eta sekulako ekintza egiteko aukera izan genuen,: FLY-FISH Itzela izan zen!! Batek baino gehiagok uretan bukatu genuen parrez lehertuta! Eta arratsaldean TXOROLINPIADAK egin genituen; Talde denak mozorrotu eta topera ibili ginen lehia bizian!! Aurkezleak Lutxi eta Marilutxi! Barrutarrak Betionak Porkixek Hello Kittyak Ur Trainerak Zapatilla batzea Baldetik pitxerrera Galdera umelak