Iparraldeko kostaldea 2013

3. egunean Ziburun zehar ibili ginen "5 baietz" telebistako saioan bezala galdera eta probekin herrikoak zoratzen... Arratsaldean hondartzan plisti plasta ibili eta dutxa on baten ostean atsedena momentuaz gozatu genuen    


Atzoko gaua Azkainen pasatu ondoren, gaur goizean zapatilak jantzi eta Ziburura bitarteko ibilbidea egin dugu. Lehenengo etapa izan da eta oraindik ohitu gabe gaude ibiltzera baina Ziburura heldu eta hondartzara joan garenean, ibilbideko neke denak ahaztu eta topera aprobetxatu dugu eguzkia, hondartza, itsasoa...bainua, jolasak, boleibol txapelketa...


tzo goizean, Durangotik irten eta autobusez Azkainera abiatu ginen. Bidai ona izan genuen, arazo gabe eta oso oso ondo iritsi ginen bertara. Azkainen borda txiki baina polit bat dugu gaurko gaua pasatzeko eta bihar hasiko gara ibilbidearekin. Ia ba! Hemen duzue atera genuen taldeko argazkia:   Baita jokuen eta talde banaketen hainbat momentu ere: herrian jolasak egiten Taldeak: HELLO KITTYAK PORKYXEK BETIONAK BARRUTARRAK Azkainen bazkaldu ondoren "Terminen Muga" izeneko bordara joan ginen: