Scribus: edozer maketatzeko aplikazioa (euskaraz eta librea)

Scribus: edozer maketatzeko aplikazioa (euskaraz eta librea) Hezitzaile bat sarean | 2026-04-28 17:52

Scribus: edozer maketatzeko aplikazioa (euskaraz eta librea)

Hezkuntzan, -maiz entzuten den Konpetentzia Digital kritikoa garatze aldera-, egiteke dugun bidea da ikasleak inguru libreetan eta euskaraz trebatzea. Hezitzaileontzat Scribus da asko ezagutzen ez den altxor horietako bat.

Zer da Scribus?

Scribus software librea da eta erabat aproposa denetarik maketatzeko: aldizkariak, triptikoak, egunkariak, liburuak...

[Euskarazko Wikipedian] Scribus autoediziorako aplikazio informatiko bat da, GNU General Public License lizentziapean banatzen dena. Aplikazio informatiko hau euskaraz erabil daiteke Librezale taldeko boluntarioek egindako lokalizazioari esker.

Nondik hasi?

Digitalean lehendabiziko erronka saltoa ematea izaten da, ezta? Horretan lagundu nahi du sarrera honek.

  1. Instalatu Scribus zure gailuan.
  2. Hasi zerbait maketatzen! Hona hemen nonbaitetik hasteko bideo tutorial pare bat (gehiago bidean)! Eta hauek bideoan ageri diren azken emaitzak kuxkuxeatzeko. Den-dena oso xumea baina hezkuntza eremuetarako, martxan hasteko nahikoa.

Edukia: nola hasi maketatzen, orrien oinarrizko gida, nola antolatu irudiak eta testuak, tamainak eta kokapena.

 

Edukia: nola ezarri gida aurreratua, testu eta irudien oinarrizko efektuak, nola kokatu irudia erdian eta testua egokitu irudiaren bazterrez bazter, formak txertatu eta abar.


Utzi iruzkina: