Lengoaia Eredu Handiak [LEH] omnipresente. Eta orain zer?
Bi urte eskasean adimen artifizial sortzaileko sistemak omnipresente bihurtu dira gure egunerokoan. Horien oinarrian Lengoaia-eredu handiak (LLM). Ezagunena? ChatGPT:
«Probabilitatearen arabera hitzak konkatenatu soilik egiten du, gehienetan oso ongi, ikasteko eman zaion testu-kopuru handiagatik. Baina entrenamenduko testu horietan fikzioa, informazio okerra, kontraesanak... ere badaude, eta haietan oinarrituta erantzun dezake, kontu oso ezberdinak nahasi... Lengoaia teknikoan esaten den moduan, “haluzinatu” egin dezake. Eta, txatbot bat denez, galdera guztiei erantzuten saiatzen da, erabiltzailea gustura uzteko; informazioa falta duenean, asmatu egin dezake, galderaren hitz zehatzen arabera erantzuna moldatu (orain gauza bat eta ondoren kontrakoa esanez, baita elkarrizketa berean ere, horretara bultzatuz gero)... Eta hori dena egia edo gezurra dioen, edo asmatzen ari den kontziente izan gabe!». Igor Leturia [1]
Gehienetan jabetu izan ez bagara ere, aspalditik dugu adimen artifiziala gure inguruan, baita hezkuntza eremu formaletan ere: testuen itzulpen automatiko eta neuronaletan, posta elektronikoan (spam mezuak iragazten, erantzuteko proposamenak luzatzen), Interneten nabigatzaile bidezko bilaketa-motorretan, berehalako mezularitza aplikazioetan testu iragarpenak hitzen bukaera eta hurrengo hitzen iradokitzean, testu prozesadoreetan zuzenketa ortografikoetan eta abar.
«[Adimen Artifizialak] Lanaren automatizazioak positiboa izan behar luke: orain arte bezala bizitzea, lan gutxiago eginda; beste kontu bat da aberastasun hori nola banatzen den gizartean». Mikel Artetxe [2]
Izan ere, oro ez da urre; sistema horiek arriskuak ere badituzte beren baitan:
«Portaera aurreikusita, herritarrak sailkatzen dituzte, eta, horren arabera, tratu bat edo beste ematen diete». Itziar Alkorta [2]
Alborapenak eta bazterkeriak saihesteko, Justizia Digital Feminista deklarazioan hau aldarrikatzen da: AA ekonomia hedatzeko ibilbideak egituratu behar dira giza eskubideak, justizia soziala eta genero-berdintasuna babesten dituzten esparru instituzional globalen arabera. [3]
Lengoaia Eredu Handien giza portaeraren simulatze gaitasunak polarizatu egin ditu gizartean eta hezkuntzan teknologia horren balizko ondorioei buruzko iritziak, erakunde zein partikularrak posizionatzen ikusi ditugularik debekatze eta integrazioaren artean joan-etorrian. Javier Muñoz-Basols eta Mara Fuertes Gutiérrezen aburuz, gizakia vs. makina dikotomiatik harago, ChatGPT [eta antzekoek] irakaskuntza eraldatzeko gaitasuna dute ikasle zein irakasleen eskura egonik. [4]
Lengoaia Eredu Handiak ezbaian jartzen hasiak dira hezitzaileon hainbat uste, sinesmen eta jardunbide. Eta orain zer? Inolako zalantzarik gade baieztatu daiteke hausnarketa kolektiboaren beharra ezinbestekoa izango dela epe laburrean. Nondik hasi?
UNESCOk, adibidez, horren guztiaren irismen eta erabilera abiadura ikusita, 2023an bertan atera zuen ChatGPTri buruzko gida. Besteak beste, segurtasuna ardatz, erabakiak hartzeko gomendio hauek luzatu zituen:
Zer deritzozu?
___________________________________
[1] Leturia Azkarate, Igor, (2023). Adimen artifizial sortzailearen booma. Zientzia.eus. https://zientzia.eus/artikuluak/adimen-artifizial-sortzailearen-booma/
[2] Silva Rodrigo , Olatz (2024). Aterki bat zAApAArrAAdAAri. Berria. https://www.berria.eus/euskal-herria/aterki-bat-zaapaarraadaari_2122649_102.html
[3] Irigoyen Perurena, Make. (2023). Justizia Digital Feminista [Feminist Digital Justice deklarazioa]. Hezitzaile Bat Sarean. https://blogak.eus/hezitzaile-bat-sarean/justizia-digital-feminista-manifestua
[4] Irakasbil. (2024). «Bitartekotza teknologikoa eta hizkuntzen irakaskuntza: gizarte-justiziatik adimen artifizialera» hitzaldiaren bideoa. https://www.ikasten.ikasbil.eus/mod/habecms/view.php/irakasbil/bideoteka/hitzaldia_bitartekotza_teknologikoa_eta_hizkuntzen_irakaskuntza
Iruzkinak
Utzi iruzkina: