Kontrarreforma digitala: nostalgiak, beldurrak eta debekuak
Ikasturte berria begi-bistan dugularik, berriz ere, hezkuntza komunitate gisa egiteke ditugun hausnarketak etorriko zaizkigu gainera; horietako bat, oreka ariketa digitalen artean azken boladan hezkuntza eremuetan digitala eta pantailekiko gero eta muturragokoak diren joeren aurreran posizionatzearena. Manuel Área Moreirak argitaratu berri du "Nostalgias, miedos y prohibiciones. La contrarreforma digital de la educación." artikulua.
Interesgarria izan daiteke eztabaida kokatu eta nonbaitetik hasteko. Hau egindako ideia-entresaka euskarara ekarria!
Ea osoa irakurtzeko (eta beste argitalpen eta proposamen batzuekin argudio-kontraste eta erabakitze orekatuetarako) gogoa pizten duen! ⬎⬎⬎⬎
Kontrarreformak edo debeku digitalak dakartza inplizituki nostalgiatik jaiotako diskurtso neokontserbadore bati dagozkion ideiak edo suposizioak, bai eta beldurra eta XXI. mendeko hezkuntza- eta gizarte-aldaketarekiko erresistentzia ere. Funtsean, teknologiaren garapena ustez eragiten ari den etorkizun distopikoarekiko beldurra ezarri nahi duen ikuspegi edo perspektiba bat da.
Erretrotopia inoiz existitu ez den baina faltan botatzen den iragan mitifikatu baten nostalgia da. (Bauman) Hezkuntza-erretrotopia [digitala]k ez die erantzunik ematen teknologia digitalek, nonahikotasuna dela medio, ekarritako arazo konplexu berriei. Iraganera begira, defendatu ohi du iraganeko edozein garai hobea izan zela; hezkuntza-maila jaisten ari dela helduen aurreko belaunaldiekin alderatuta; ahaleginaren eta meritokraziaren kultura galtzen ari dela; horren errua pedagogia aktibo eta aurrerakoiak duela; ikasgelan teknologia oztopo edo distraktore hutsa dela, eta abar.
- Alfabetatze digitala sustatzea teknologiaren inguruan giza-dimentsio orotan: kognitiboa, emozionala, soziala...
- Teknologia erabiliz ere, pentsamendu kritikoa, sormena zein informazioaren analisia lantzea askotariko testuinguruetan.
- Alfabetatze anizkoitza bultzatzea egungo hizkuntza eta adierazpen-formetan, hala nola hipertestuetan, ikus-entzunezko eta ikonozko formatuetan, transmedian, errealitate areagotuan, pentsamendu konputazionalean, robotikan...
- Plangintza eta metodologia didaktikoak artikulatzea ikasleak sarean partekatu eta zabaltzeko moduko ezagutza-objektu digitalen sortzaile izateko, lankidetzan zein taldean lan egin dezaten ez bakarrik ikaskideekin, baita beste klase eta/edo ikastetxe batzuetako ikasleekin ere.
Áreak bere artikuluan familiei zuzendutako neurriak ere proposatzen ditu. Azken finean, eskoletan zein etxeetan aurre egin beharreko erronka honako hau da: haurrak eta nerabeak heztea ziberespazioan modu kultu, trebe eta adimentsuan jarduten dakiten pertsona eta herritar gisa. Konpetentzia horiek ez dira berez eskuratzen teknologia erabiltze hutsagatik. baizik eta hezkuntza-plan edo -proiektu arrazoitu eta arrazional baten bidez.
______________
[1] Area Moreira, M. (2024). Nostalgias, miedos y prohibiciones. La contrarreforma digital de la educación. Hemen: Didáctica y tecnología. Encrucijadas, debates y desafíos. Miriam Kap koord. EUDEM. 38-54 orr. https://eudem.mdp.edu.ar/novedad_libro.php?id_libro=1692
Iruzkinak
Utzi iruzkina: