Feedback edo atzeraelikadura [digital eta ez sexista] hizpide

make@ni.eus 1620201767765 Hezitzaile bat sarean | 2022-09-28 13:00

make@ni.eus 1664397661224

Zurrunbilo ederrean hasi dugu ikasturte likidoa? gaseosoa? 

Besteak beste, handik eta hemendik bestelako ebaluazio "berrituaren" afera entzuten da ozen. Iritsi ote da "masiboki" gaiari heltzeko unea? Online hezkuntzan jarduera idatzien feedback edo atzeraelikadurari buruzko ikerketak gero eta argiagoak dira. Hauek gako batzuk:[1]

Galderak eta iradokizunak konbinatu behar dira, jarduera hobetu eta/edo berrikusi beharreko alderdiei buruz eta horiek hobetzeko moduei buruz hausnartzeko.

– Feedbacka (audioa, bideoa edo idatzia) emateko erabilitako kanal motak ez du eragin nabarmenik ikaskuntzaren emaitzetan (notak), ezta ikasleen gogobetetasunean ere. Baina, aldiz, ikasleek uste dute bideoaren bidezko feedbackak hurbiltasun handiagoa sortzen duela irakasle eta ikasleen artean eta elkarrizketa errazten duela.

– Ikasleei jasotako feedback-aren ondoren lana berriro entregatzeko aukera ematea edo berdinen arteko feedback-a sustatzea.

– Ikasleak rol aktibo batean alfabetatu digitalki jasotako feedbackarekin zer egin eta nola egin jakiteko. 
 
Nola lortu hori guztia? e-Hizpiden (2022) argitaraturiko ikaskuntzarako atzeraelikadura-matrize proposamena, azertzeko modukoa da:[2]

Atzeraelikadura: ikasleak jasotzen eta erabiltzen duen informazioa, nora doan eta nola doan argitzen duena eta bere ikaskuntza-bidaian egingo dituen hurrengo urratsen berri ematen duena (Hattie eta Timperley, 2007).

Matrizea

 

 Kontuz! Arreta jarri behar atzeraelikadura sexistaren saihestean ere: feedback parekidea sustatzeko, garrantzitsua da emakumeen gaitasunetan zentratzea, itxura bezalako ezaugarri estereotipatuetan oinarritu beharrean. Eraginkorra da lanaren emaitzekin eta lortutako helburuekin lotutako feedback-a ematea, emakumeek ustez dituzten ezaugarriak goraipatu beharrean, hala nola gozotasuna edo sinpatia. [3] Era berean mutilekin.

Iturriak:

[1] Roca, A. E. (2020). Feedback y educación online: la retroalimentación en el aprendizaje. Psicologia i Ciències de l’Educació. https://blogs.uoc.edu/epce/es/feedback-educacion-online-retroalimentacion-aprendizaje/ 

[2] Jatorrizko argitalpena: Brooks, C., Carroll, A., Gillies, R. M., & Hattie, J. (2019). A Matrix of Feedback for Learning. Australian Journal of Teacher Education, 44(4) https://doi.org/10.14221/ajte.2018v44n4.2 Australian Journal of Teacher Education-en baimenaz e-hizpiden itzulia eta argitaratua hemen: https://doi.org/10.54512/PSOK9612 

[3] Bueno Saz, M. (2022). Sexismo con buena intención. Pikara Magazine. https://www.pikaramagazine.com/2022/07/sexismo-con-buena-intencion/ 


Utzi iruzkina: