Ikasgelan eraldaketa digitalerako proposamenak

make@ni.eus 1620201767765 Hezitzaile bat sarean | 2022-07-22 20:22

make@ni.eus 1658478280848

Oporrei begira hasita gauden horretan, hurrengo ikasturterako aprobetxagarriak izan daitezkeen irakurketa pare bat euskaraz. Batetik, e-Hizpiden Juan-Lázarok eta Bernardoren ikasgelako jardueretan teknologia sei etapatan integratzeko eredu proposamena, gela barruko eta kanpoko lan-proposamenak konbinatuz, ikasleen ikaskuntza autonomoa eta sare sozialetako taldeko elkarreragina sustatzeko. [1] 

Juan-Lázarok berak mahai gainean jartzen duen gisa, ezinbestekoa da diseinatzen ditugun ataza, jarduera, zeregin digitalen eraginkortasuna eta errentagarritasuna baloratzea. [2] 

Bestalde, e-Hizpiden ere, Ezeizak Moodlen ari diren irakasleentzat txantiloi proposamena luzatzen du, ikastaroen sorkuntzan laguntzeko asmoz, oinarrizko egitura eta iradokizunak eginez: [3] 

Txantiloia, irakasleak ikastaro birtuala sortu eta kudeatzeko abiapuntu egokia da. Erakunde bereko ikastaro guztiei egitura didaktiko uniformea ere ematen die eta horrela, ikasleentzat ibilbide komun erraza eskaintzen du. Jarraibide bereziak behar dituzten zerbitzuetarako eskuliburuak ere prestatu eta txantiloian bertan kokatu ditugu, baita argibide interaktiboak ere. Jarduerak hutsetik sortu beharrean, nahikoa da horiek kopiatu eta itsastea, kopian bertan osatzeko argibideak daudelarik. Laburbilduz; txantiloiak badu irakasleak online ikastaroa martxan jartzeko behar duen gutxienekoa. Hortik aurrera, irakaslearen esperientziak lehenetsitako ezarpenetatik haratago joaten eta Ikasten plataformari ─edo, azken finean, Moodle oinarri duen edozein ingururi─ gero eta etekin handiagoa ateratzen lagunduko dio.

 

_______________

Iturriak

[1] Juan-Lázaro, Olga eta Bernardo, Arantzazu. (2021). DigCompEdu eta Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren Liburu Osagarria: ahozko online elkarreragina FlipGrid eta WhatsApp-ekin. e-Hizpide. Helduen euskalduntzearen aldizkaria, 97. IVAPeko Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala.

[2] Juan-Lázaro, Olga. (2017). MARCO PARA LA TRANSFORMACIÓN DIGITAL EN EL AULA DE ELE.

[3] Ezeiza, Juan. (2021).Ikastaro-txantiloia: Moodle plataforman irakasleen lana errazteko baliabidea Irakasbil. 


Utzi iruzkina: