eLearning i[ra]kaskuntzan ere atzeraelikadura behar!

make@ni.eus 1620201767765 Hezitzaile bat sarean | 2022-12-08 10:09

make@ni.eus 1670490867216

Atzeraelikadura da ikasleek konpetentziak garatzeko estrategiarik indartsuenetako bat. Ikasleak berak egin duen zerbaiti buruz jasotzen eta erabiltzen duen informazioa da. Norantz eta nola doan argitzen diona eta bere ikaskuntza-bidaian eman ditzakeen hurrengo urratsen berri ematen diona. Atzeraelikaduraren xedea? Hobekuntza gidatzea.

Ikasle bakoitzari atzeraelikadura espezifikoa eta xedeetara bideratua eskainiz gero, probabilitate gehiago dago ikasleek atzeraelikadura jaso eta erabil dezaten. eLearning eremuan, lineakoan eta  i[ra]kaskuntza hibridoan, jarraipen pertsonalizatua egiteko aukerak baliatzeko unean gaude.

Ikerketek erakutsi bezala, eraginkorra da ikasleak rol aktibo batean alfabetatzea digitalki jasotako feedbackarekin zer egin eta nola jokatu jakin dezaten.

 


Utzi iruzkina: