hezikt, hezi + ikt, sormenez hezi

Beste mundu bat posible delako.

PENTSATU PISUA: GAUZA BAKOITZAREN PISUA ASMATUPisua Pentsatu delako programa honek emandako datuekin gauza bakoitzaren pisua kalkulatu beharko duzu. Baga Bigako kuadernotan antzeko ariketak dituzu eta ohituta zaude. Ariketa hauek egiterakoan zailtasunak badituzu, ez ahaztu taula idazteak lagunduko dizula, matematika lantzerakoan orri zahar bat alboan izatea ideia ona bait da. Ekin ba lanari!     PISUA PENTSATU      Jose Luis Etxezarreta Garin


INGELESEZ     The New York Times-New York-Egunkaria     The times-London-Egunkaria     Time-New York-AldizkariaFRANTSESEZ     Le Figaro-Paris-Egunkaria     Paris Mach-Paris-AldizkariaGAZTELERAZ     El Pais-Madril-Egunkaria     La Vanguardia-Barcelona-Egunkaria     Mundo Negro-Madril-Aldizkaria (Afrikaz)GAZTELERAZ BATIPAT     Diario Vasco-Donostia-Egunkaria     Noticias de Gipuzkoa-Donostia-Egun...


BINGO MATEMATIKOABingo Matematiko hau berezia da; kartoietan ez daude zenbaki osoak, hamartarrak, zatikiak, denbora, luzera, pisu eta edukiera unitateak baizik. Kartoi bakoitzaren azpian adieraziko dizu zer egin behar duzun (idatzi dagokion zenbaki hamartarra, idatzi dagokion zatikia, zenbat segundu dira, zenbat cm dira, zenbat gramo dira, zenbat cl dira eta abar).Ariketa hauek egiterakoan zailtasunak badituzu, ez ahaztu taula idazteak lagunduko dizula, matematika lantzerakoan orri zahar bat alboan izatea ideia ona bait da. Ekin ba lanari!     BINGO MATEMATIKOA &nbs...


GERI'S GAME: LAGUNA EDO LEHIAKIDEAZenbait pertsonentzat garrantzitsuena beti irabaztea da; horretarako, beti topatu beharra dago lehiakidea, kasu honetan norbera bada ere. Geri delako pertsonaiak bi paper desberdin jokatzen ditu eta. irabazteko bere buruari ere egiten dizkio tranpak. Irabazteak badu bere garrantzia, baina hil ala bizikoa al da?Kontutan hartzen al duzu irabazle bat egoteko galtzaileak ere behar direla? Nolakoa izaten da zure jokabidea lagunekiko?Ikusi jarraiko bideoa eta hausnartu!          Jose Luis Etxezarreta Garin


   SISTEMA METRIKO HAMARTARRA LANTZEKO PROGRAMASistema Metriko Hamartarraz ari garenean luzera, edukiera, masa, azalera eta bolumen neurriaz ari gara.Programa honetan zenbait ariketa proposatzen zaizkigu Sistema Metriko Hamartarra delakoa lantzeko. Bertan, guk landu ez ditugun miriametroa, miriagramoa, mirialitroa... azaltzen dira; kalkuluak egiteko, neurri bakoitzaren haseran azaltzen den taula kontuan izan.Ariketa hauek egiterakoan zailtasunak badituzu, ez ahaztu taula idazteak lagunduko dizula, matematika lantzerakoan orri zahar bat alboan izatea ideia ona bait da. Ekin bat lan...


ERABATEKO ILARGI-EKLIPSEA2011ko ekainaren 15ean ilargiaren erabateko eklipsea dugu. Hainbestetik hainbestera ematen den egoera honetan Lurra Eguzkia eta Ilargiaren artean jartzen da (-ikusi Txanela.net-eko azalpenak:  lurraren translazioa  eta  ilargiaren mugimenduak  ); hori dela eta, eguzkiaren argia ez da Ilargira iristen eta, beraz, ilundu egiten da. Zenbait unetan ere, gorrixka ikusiko dugu, izan ere, Lurraren ertzetik igarotzen diren eguzki-izpi bakarrak kolore honetako izpiak bait dira.     Ikus BERRIA egunkariaEguraldiak laguntzen badu zure et...


JOXEMIEL BARANDIARANOn Joxemiel Barandiaran, Aita Barandiaran, "Euskal Kulturaren Aita", euskal ikertzale garrantzitsuenetakoa Ataunen jaio zen 1889ko abenduaren 31an. Apaiz, antropologo, etnologo eta arkeologo euskalduna, 101 urte zituela Ataunen hil zen 1991ko abenduaren 21ean. Aurrerakoia, herrikoia, balorez beteriko pertsona apala izan zen. Historiaurrean espezializatua, berari zor dizkiogu zenbait aurkikuntza eta, nola ez, garai bateko historio, sinesmen eta ohitura gure egunetaraino iristea.Bera izan da Goierrik eman duen gizonik ospetsunetakoa eta bere izena hartzen dute inguruko her...


Jesus Guridi Bidaola (Gasteiz, 1886ko irailaren 25a - Madril, 1961eko apirilaren 7a) euskal konpositore ospetsuenetako izan zen. Bere lanen artean, Hamar Euskal Melodiak izan ziren entzunenetakoak. Oraingo honetan "Religiosa" izenburukoa entzuteko aukera izango duzu. Baietz gustatu!                    Jose Luis Etxezarreta Garin


NATURAKO BOST ERRESUMAKTxanelako Lehen Hezkuntzako 5. mailako 6. unitatea Bizidunen Sailkapenaz ari bagara, bizia sinpleenetik (zelulabakarra) konplexuenera (zelulanitzak) nola bilakatu den ezagutzea komeni zaigu.Jarraian, gazteleraz eta formato bitxi batean duzun bideoan bilakaera grafikoki ezagutu dezakezu.Ea ba ulertzen duzun. Animo!                         Jose Luis Etxezarreta Garin


BIZIDUNEN SAILKAPENATxanela.net helbidean Txanelako liburuetan lantzen diren gaiei buruzko ikuspuntu digitala jasotzen da. LH 5. mailako 6. gaiean Bizidunen Sailkapena lantzen denez, zenbait  material eskaintzen dizkigu. Lagungarriak izango dituzulakoan nagoenez, loturak jarraiean dituzu.Animalien sailkapena (aurkezpena, impress)Gako dikotomikoa, jolaserako orria (pdf)            Jose Luis Etxezarreta Garin