ERABATEKO ILARGI EKLIPSEA
ERABATEKO ILARGI-EKLIPSEA
2011ko ekainaren 15ean ilargiaren erabateko eklipsea dugu. Hainbestetik hainbestera ematen den egoera honetan Lurra Eguzkia eta Ilargiaren artean jartzen da (-ikusi Txanela.net-eko azalpenak: lurraren translazioa eta ilargiaren mugimenduak ); hori dela eta, eguzkiaren argia ez da Ilargira iristen eta, beraz, ilundu egiten da. Zenbait unetan ere, gorrixka ikusiko dugu, izan ere, Lurraren ertzetik igarotzen diren eguzki-izpi bakarrak kolore honetako izpiak bait dira.
Ikus BERRIA egunkaria
Eguraldiak laguntzen badu zure etxetik ere ikusiko ahal izango duzu. 21:22tan hasi eta 23:02tan amaituko da.
Simulazio honetan ilargia nola ikusiko duzun jabetuko zara; piskanaka iluntzen joango da eta, amaitutakoan argitzen hasiko da.
ILARGI EKLIPSEA: SIMULAZIOA
ILARGIAREN ALDIAK ETA EKLIPSEAK
ILARGI-EKLIPSEA, ANIMAZIO GAZTELERAZ
MOON ECLIPSE-NASA
Eta ordu horretan etxetik irteteko aukera ez baduzu (bihar ikastolara joan behar da) telebistaz zuzenean jarrai dezakezu TVE-n:
Iruzkinak
Ane 2011-06-16 21:04 #1

Kaixo Jose Luis:

Eklipsearea oso gauza polita da baina 2008-koa da,hala ere oso polita da.

Mila esker eklipsearen bideo bat jartzeagatik!!!!

Erantzuna: 2008koa jarri dut, gertatu aurretik bideoa jartzea ez bait da posible.
Saioa 2011-06-16 21:27 #2
Kaixo Jose Luis!!!
Oso lan polita da, MILA ESKER!!!
Bestetik , atzo ez nuen aukerarik izan eklipsea ikusteko zeren nire etxetik ez zen ikusten bueno ba AGUR!!!!
Utzi iruzkina: