EUSKAL AINTZINDARIAK: ON JOXEMIEL BARANDIARAN
JOXEMIEL BARANDIARAN
On Joxemiel Barandiaran, Aita Barandiaran, "Euskal Kulturaren Aita", euskal ikertzale garrantzitsuenetakoa Ataunen jaio zen 1889ko abenduaren 31an. Apaiz, antropologo, etnologo eta arkeologo euskalduna, 101 urte zituela Ataunen hil zen 1991ko abenduaren 21ean. Aurrerakoia, herrikoia, balorez beteriko pertsona apala izan zen. Historiaurrean espezializatua, berari zor dizkiogu zenbait aurkikuntza eta, nola ez, garai bateko historio, sinesmen eta ohitura gure egunetaraino iristea.
Bera izan da Goierrik eman duen gizonik ospetsunetakoa eta bere izena hartzen dute inguruko herrietako kale, plaza eta eraikuntzak.
Merezi du jarraiko bideoak ikustea eta, merezi du bere oroimenez eraikitako museoa bisitatzea; eta, denbora hartuz gero, bere izena duen ibilbidea egitea.
Iruzkinak
Saioa 2011-06-15 15:25 #1
Kaixo!!!!
Oso polita iruditu zait On Joxemiel Barandiaranen
iformazioa.
Joan nintzen egun batean familiako eskursio batean,
bere museora oso polita eta interesgarria da, MILA ESKER ETA AGUR!!!
2011-06-17 15:10 #2
Apa Jose Luis!!

Oso polita da dena!!Oso interesgarriak ziren bideo guztiak, eta Joxemiel Barandiaran-engandik asko ikasi dut!!

MILA ESKER ETA AGUR!!!!

Utzi iruzkina: