hezikt, hezi + ikt, sormenez hezi

Beste mundu bat posible delako.

TOLESDURAK ETA FAILAKErliebearen aldaketa eragin duten prozesuen artean, tolesdurak eta failak sortu dituztenak ditugu.Bideo hauek lagungarriak izan ditzakezu fenomeno hauek hobe ulertzerakoan. Euskaraz eta ingelesez dituzu.Tolesdurak eta failak Tolestura eta failei buruzko galderak


LURRAREN ITXURALDAKETA Lurraren itxuraldaketan fenomeno askok parte hartzen dute prozeso desberdinetan. Jarraian gai honi buruzko galdetegia bat duzu, bideo bat gazteleraz eta beste bat ingelesez. Ea lagungarriak dituzun          Jose Luis Etxezarreta Garin Lurraren itxuraldaketari buruzko galderak


SIMETRIA LANTZEKO PROGRAMAK ETA ARIKETAKSimetriaz ari garenean edozein ardatzarekiko alde bietan irudi berdina aurkitzen dugunean ematen denaz ari gara.Programa honetan zenbait ariketa proposatzen zaizkigu Simetria delakoa lantzeko. Ea nola moldatzen zaran. Ekin ba lanari!        Jose Luis Etxezarreta Garin zonaClic - actividades - SimetríasOraindik gehiago nahi edo behar baduzu, sakatu ondorengo helbideetan (ariketak gazteleraz daude).Simetria lantzeko ariketak gazteleraz (I)Simetria lantzeko ariketak gazteleraz (II)


HISTORIA ETA ARKITEKTURAArkitekturaren historia errepasatuz gero, laster jabetuko zara zer nolako lotura duen harriaren.Ikusi eta gozatu artearen edertasunez.!          Jose Luis Etxezarreta Garin


 HERRI KIROLAK, LANA ETA KIROLA Euskal Herri Kirolak eta lanak lotura zuzena dute. Eta hauetako askok harrriekin: harrijasotzaileak, idi probak, gizon probak, harri zulatzaileak... Hau da, harginen lanekin lotura zuzena dutenak. Beste batzuetan, berriz, basoko lanarekin lotuak: aizkolariak... Beste batzuk, baserriko lanarekin dute lotura: segalariak eta fardel frogak. Itsaldean, ezin ahaztu estropadak arrantzarekin zuten lotura zuena. Jarraian zenbait herri kirolen bideoak dituzu.          Jose Luis Etxezarreta Garin


HARKAITZAK ETA MINERALAK Harriaz eta mineralez informazio gehigarria duzu hemen: Urrelur, Urretxuko Mineral eta Fosilen Museoa, eta bi bideo, bat gazteleraz eta ingelesez bestea. Kasu honetan jakinduriak pisua du, harkaitzena. Hasi bat lehen bait lehen!          Jose Luis Etxezarreta Garin


ANGELUAK NEURTZEKO ARIKETAKAngeluak neurtzea askotan kostatzen zaigun ariketa da. Ikasteko, garraiagailuaren funtzionamendua ongi ulertzea nahitaezkoa da. Programa hau, gazteleraz badago ere, lagungarria suerta dakizuke ahalegin honetan. Hasi badaª          Jose Luis Etxezarreta Garin


LURRAREN GERUZAKLurraren geruzak aztertzerakoan azalpenak hiru hizkuntzatan aurkituko dituzu: euskara, ingelesa eta gaztelera. Ea lagungarria suertatzen zaizun prozesu hau ulertzeko. Saiatu!          Jose Luis Etxezarreta GarinLurraren geruzak Lurraren geruzei buruzko galderak


ATMOSFERAKO GERUZAKAtmosferako geruzak aztertzerakoan azalpenak hiru hizkuntzatan aurkituko dituzu: euskara, ingelesa eta gaztelera. Ea lagungarria suertatzen zaizun prozesu hau ulertzeko. Saiatu!          Jose Luis Etxezarreta GarinAtmosferako geruzak Atmosferako geruzei buruzko galderak


KONTINENTEEN JITOAKontinenteen jitoaren teoria ezagutzeko irudi hauek lagungarriak izango dituzu. Bi lotura eta bi bideo topa ditzakezu lerro hauen ondoren, lehenengoak euskaraz, ingelesez besteak.Ikusi, entzun arretaz eta, galderak erantzun zure jakinduria erakutsiz. Ea ba!          Jose Luis Etxezarreta Garin Kontinenteen jitoaKontinenteen jitoari buruzko galderak 650 Million Years In 1:20 Min. por xchristox