H DUTEN HITZAK LANTZEKO PROGRAMAEdozein idatzi aurkezterakoan txukuntaserekin batera ortografia da zure aurkezpen txartela. Zenbaitetan gure zalatzen iturria "h" hizkia izaten da. Horregatik landu nahi dugu zurekin. Sakatu jarraiko loturak eta aurrera! H-dun hitzak lantzeko ariketak
TRIANGELU ZUZENA NOLA ERAIKI: EGIPTOARREN EDO IGELTSEROEN METODOASail honetako aurreko ariketan triangeluek duten garrantziaz jabetu ginen. Honetaz, antzinako gizakiak ere jabetuta zeuden eta, egiptoar inperioan (K.a. 2000 urtean) modu sinplean triangelu zuzenak egiten bazekiten. Egun, igeltseroek antzeko metodoa erabiltzen dute (nik, igeltsero baten eskutik ikasi nuen).Egun batez egiptoar sentituko gara beraiek asmatutako metodoa erabiliz. Ikusiko duzu zein erreza den.
NATUR EKINTZAK: ESKALADA, ORIENTAZIOA ETA MENDIZALETASUNAEuskal Herrian tradizio handikoa da mendizaletasuna eta, honekin batera, orientazioa eta mendizaletasuna.Entrenatzaile eta begiraleei zuzendutako fitxa hauek, ekintza hauetan lehenengo urratsak emateko lagungarriak izango dituzue.Eta lagungarriak izango ditugu ere, Txanelan 6. mailako 1go unitatean mapa topografikoak landu eta gero orientazio atalari dagozkion ariketak eginez gero (Hain zuzen ere, fitxetako Orientazio atalean 3.1.2.c Sestrakurbak delakoan 3 lehenengo orrietakoak). Natur ekintzak: eskalada, orie...
MAPA TOPOGRAFIKOEN INTERPRETAZIOADagoeneko egiten ari gara Lazkaoko Iramendi muinoaren maketa mapa topografikoko sestrakurbatan oinarrituta.Bi bideo dituzu jarraian egiten ari zaran lana hobe ulertzeko. Lehehengoa ingelesez dago; bertan mapa topografiko bat nola eraiki erakusten digu eta, hauetan oinarrituta, ondoren berriro eraikitzen du maketa.Bigarrenean, gazteleraz, profil topografikoa nola egin erakusten digu. Jose Luis Etxezarreta Garin
BUDA, SIDHARTA GAUTAMAMunduan zehar hedatuta badago ere, Asian garatu da gehien Budak sortutako erlijioa.Jarraian, gazteleraz "La Vida de Buda" delako dokumentala ikusi ahako duzu. Jose Luis Etxezarreta Garin
CATAPULTE, TALDEKO GATZDUNATalde guztietan dago "gatzdun" norbait, grazioso bat. Baina, bere ekintzak denontzat dira graziosoak edo berarentzat bakarrik? Eta jarrera merke hauek ondorio onik ba ote dakarte? Ikusi ezazu ondorengo bideoa eta hausnartu. Jose Luis Etxezarreta Garin
ZURE HIZTEGIA INGELESEZ LANTZEKOJakin badakigu zuk ingelesez hiztegi zabala menderatzen duzula. Dena den, hainbestetik hainbestera errepasatzeak kalterik egingo ez dizula bistakoa da.Ea ba nola moldatzen zaran. Animo! Jose Luis Etxezarreta Garin
NOLA EGITEN DA: HORTZETARAKO OREASail honetan egunero erabiltzen ditugun elementuak, jaten ditugun elikagiak... nola egiten diran ikusi ahal izango duzu.Bideoak gazteleraz dituzu eta bakoitzari ikasturtean zehar ulermen koadernotxo bat atxikituko diogu.Ea ba zure jakinmina asetzen dugun! Jose Luis Etxezarreta Garin
KOBAZULOAK: ESTALAKTITAK ETA ESTALAGMITAKLurrazpiko urek higadura lan handia egiten badute ere, sortze lana ere ez da makala. Oraingo honetan ura hauek sortutako estalaktita eta estalagmitak ikusi ahal izango dituzu.Lehenengo bideoan, euskaraz, OƱatiko Arrikutz kobazuloa ezagutzera emango dizugu (16 minutuko iraupena du; guretzat garrantzitsuena haserako 5 minutuetan dago, baina besteak ere merezi du). Bigarreean, gazteleraz, fenomeno honi buruzko informazio zehatza jasoko duzu. Hirugarrenean, Israelgo kobazulo bat ezagutuko duzu (benetan bitxia soinua: ur tantak kobazuloan). ...
BIZIDUNAK ETA LURRAZALAREN ALDAKETAKLurraren itxuraldaketak sortzen dituzten eragileen artean bizidunak ditugu; eta, hauen artean, nagusiena, gizakia.Lehenengo bideoan (gazteleraz), mehatzetan erabiltzen den tresneria ikusi dezakezu (bideoa luzea da; 5 minutu ikustearekin nahikoa duzu). Bigarrenean (euskaraz), gizakiaren eragin nagusienetako bat aurkituko duzu: hirigintza; bertan, Gasteiz hiria airetik ikusi dezakezu). Hirugarrenean, mehatzaritzaren ondorioz sortutako munduko zulorik handienetakoa azaltzen da. Laugarrenean, satelite bidezko irudiez bideak eta bidegurutzeak ikusiko dituzu. E...