hezikt, hezi + ikt, sormenez hezi

Beste mundu bat posible delako.

ADITZAK LANTZEKO PROGRAMAJarrian dituzun ariketak zuretzat errazak izan daitezke. Dena den, errepasatzea inoiz ez dago gaizki.Saiatu ba!     Jose Luis Etxezarreta Garin


 LURRIKARAK ETA TSUNAMIAK: TXANELA 6-1 UNITATEA Duela gutxi Japonian gertatu zen lurrikara eta tsunamia dela eta, agian informazio ugari izango duzu gai honi buruz. Dena den, irudi horiez gain, nola gertatzen diren ikusiko duzu jarraiko bideotan. Euskaraz, ingelesez eta gazteleraz dituzu.     Que Son los Terremotos y Tsunamis


JESUS GURIDI, HAMAR EUSKAL MELODIAK, AMOROSA(6).Jesus Guridi Bidaola (Gasteiz, 1886ko irailaren 25a - Madril, 1961eko apirilaren 7a) euskal konpositore ospetsuenetako izan zen. Bere lanen artean, Hamar Euskal Melodiak izan ziren entzunenetakoak. Oraingo honetan "Amorosa(6)" izenburukoa entzuteko aukera izango duzu. Baietz gustatu!                    Jose Luis Etxezarreta Garin


BILAKATU ZEN BIZIGAI, KONTZEPTU MAPAUnitatehonetan landuko ditugun edukiak begirada batez ikusi ahal izateko, jarraiko kontzeptu mapa prestatu dugu.Ea ba lagungarria duzun unitatea hobe ulertzeko!


SPARTACUS, ABENTURA FILMATxanelako 6. mailako 1 unitatean Spartacus filma aipatzen da eta bere inguruan zenbait lan egingo dituzu. Filma hau klasiko bat da, bere garaian ospe handikoa.Abentura filmak gustuko badituzu jarraian ikusteko aukera duzu.


THE MUSIC INTRUMENTS. INTRUMENTUAK INGELESEZ LANTZEKO Intrumentuak ezagutzeko zenbait programa lagungarriak izan ditzakezu. Orain artekoak euskaraz zenituen. Jarraian ingelesez aurkituko dituzu. Lehenengoan, familika instrumentu guztien soinuak entzun ditzakezu. Bigarrenean, instrumentuen izenak eta irudiak lotu behar dituzu. Hirugarrenean, scramble moduko jokua duzu; helburua, instrumentuen izenak osatzea. Azkenean, zure memoria landu nahi dugu. Jokuak ikusteko irudiaren gainean sakatu behar duzu. Ea zer moduz moldatzen zaran ingelesez. Zorte on!     .    


AREA ETA PERIMETROA KALKULATZEKO Azalera eta perimetroak kalkulatzeko eta lantzeko jarraiko ariketak lagungarriak izan ditzakezu. Hasi aurretik ingelesez dagoela jakitea komeni zaizu. Dena de, erreza egingo zaizulakoan nago. Sakatu ondorengo irudiaren gainean eta aurrera!      


NOLA EGITEN DA: IOGURTASail honetan egunero erabiltzen ditugun elementuak, jaten ditugun elikagiak... nola egiten diran ikusi ahal izango duzu.Bideoak gazteleraz dituzu eta bakoitzari ikasturtean zehar ulermen koadernotxo bat atxikituko diogu.Ea ba zure jakinmina asetzen dugun!          Jose Luis Etxezarreta Garin


ZATIKIAK LANTZEKO PROGRAMA: PEDAZZITOSZatikien kontzeptua ulertzea ez da erreza izaten; are eta gutxiagoa zenbait ariketa egitea (biderketak, zatiketak, anplifikazioak...).Doanik eta euskaraz duzun programa honek honetan guztian lagunduko dizu.Sakatu irudiaren gainean eta .rar motako artxibo bat zabalduko zaizu. Ohiko prozedura erabili, deskargatu eta zabaldu.Ea ba lagungarria duzun!


SUMENDIAKBarne eragileen artean  sumendiak dira ezagunenak. Jarraian barne eragileen inguruko multimediak dituzu euskaraz, ingelesez eta gazteleraz. Ea ba probetxukoa zaizun!          Jose Luis Etxezarreta Garin Sumendiak Sumendiei buruzko galderak