IRAKURKETA ESANGURATSUA-LECTURA COMPRENSIVA: PLATERO Y YO
PLATERO Y YO - Juan Ramón Jiménez
Juan Ramón Jiménez, Nobel Saria jaso zuen idazle andaluziarrak, Platero y yo liburu ospetsua argitaratu zuen 1914. urtean.
Juan Ramón Jiménez (Biografia)
Liburu hau erabiliko dugu aitzaki bezala irakurketa esanguratsua (lectura comprensiva) lantzeko gaztelerako klaseetan.
Liburua deskargatu pdf formatuan
Platero y yo idazlana 138 atal laburretan banatuta dago. Horregatik, aproposa da lanketa honetarako.
Egunero, ikasleek etxean bi atal prestatuko dituzte. Zertan datza prestaketa? Ikasle guztiak agindutako testua irakurri, ulertzen ez dituzten hitzak hiztegian begiratu eta esaldi bitxiak koadernoan kopiatuko dituzte gelan lantzeko.
Gaztelaniazko hiztegia
Egunero ere, bi ikaslek gelan ahots ozenean irakurtzeko kapitulu bana prestatuko dute. Eta lan honetan laguntzeko kapitulu horien irakurketaren grabazioak aurkituko dituzte orri honetan.
Amaitutakoan, ariketa koaderno bat osatuko dugu.
Cuaderno de lectura
Guía para el profesor
Beraz, eta laburtuz:
1.-Ikasle guztiak egunero bi atal irakurriko dituzte.
2.-Ulertzen ez dituzten hitzak hiztegian kontsultatuko dituzte.
3.-Ulertzen ez dituzten esaldi bitxiak koadernoan kopiatu.
4.-Egunero bi ikaslek atal bana ahotz ozenean irakurtzeko prestatuko dute laguntzarako grabazioak erabiliz.
5.-Ariketa koaderno bat egingo dugu.