herederoren bloga

Parrandan joatea gaur egun normalena da eta gero eta lehenago hasten dira gaur egungo gazteak edaten eta parrandan joaten. Horregatik, gero eta normalagoa da 14-15 urteko gazteak garagardo botila batekin eskuan edota kubata batekin, baina nazka ematen didana zigarroekin jolastea, hori da egiten duten gauza bakarra, hau da, ez dute erretzen adikzioa dutelako, baizik eta nagusiak zigarroekin ikusten dituztelako eta pentsatzen dute horrela nagusiagoak sentituko direla, eta horrela azkenean adikzioa da lortuko duten gauza bakarra. Azken finean, kontuz ibili behar dugu zer egiten dugun, zeren...


UEFA-ko finalean ezin izan zuen irabazi baina maiatzaren 25ean Bartzelonaren aurka jokatuko du eta gogo handiz irtengo da futbol zelaira partidua irabazteko. Athletic animatzen duten pertsona guztiak gogo handiz egingo dute egun horretan, UEFA-ko finalean eskas ibili ziren Athletic-eko jokalariak, eta espero dugu maiatzaren 25ean zerbait gehiago egin dezaten. Euskal Herriko jarraitzaile asko Madrilera joango dira bertan eraikitzen duten karpan partidua ikusteko, bertan Euskal Herriko hainbat musika talde joko dute eta haien artean Esne Beltza egongo da. Jaialdi itzela izango da irabazi e...


Pasa den astean San Prudentzio-ak izan dira eta urteko lehen jaiak direnez, gogo handiz hartzen dira. Horren ondorioz jende asko egoten da urte guztietan eta aurten ez dira gutxi izan Matienan egon direnak.Nahiz eta krisia egon, auten udaletxeak nahiko ondo antolatu ditu Matienako jaiak. Aurten kontzertuak izan ditugu, erromeriak, umeentzako pailazoak, motorrak...izan ditugu eta nahiko ondo antolatu dituzte egun bakoitzeko zer edozer egon dadin.Konklusioan Matienako jaiak nahiko ondo antolatuta egon direla uste dut eta espero dut urrengo urtean berriro aurten bezala, ondo antolatuta, egotea.


Ikasteko azken garaia da, nahiz eta batzuek oraindik ez dira hasi. Hurrengo astean azterketa globalak ditugu eta denok aprobatzea espero dugu, ondorioz jai izango genuke maiatzetik iraileraino.Azterketa globalen abantaila bat da ez dugula klaserik eman behar azterketak diren egunetan, hau da, batxilergo lehenengo mailako ikasleak maiatzaren 17an lehen azterketak izango ditugu eta egun horretatik aurrera ez dugu klaserik emango, azterketak egingo ditugu soilik.Desabantaila handiena argi ikusten da, asko ikasi behar dela egun horietan, eta batzuentzako hori esfortzu garrantzitsua egitea esan ...