Orain azterketak datoz
Ikasteko azken garaia da, nahiz eta batzuek oraindik ez dira hasi. Hurrengo astean azterketa globalak ditugu eta denok aprobatzea espero dugu, ondorioz jai izango genuke maiatzetik iraileraino.
Azterketa globalen abantaila bat da ez dugula klaserik eman behar azterketak diren egunetan, hau da, batxilergo lehenengo mailako ikasleak maiatzaren 17an lehen azterketak izango ditugu eta egun horretatik aurrera ez dugu klaserik emango, azterketak egingo ditugu soilik.
Desabantaila handiena argi ikusten da, asko ikasi behar dela egun horietan, eta batzuentzako hori esfortzu garrantzitsua egitea esan nahi du.
Azken finean, azterketa globalak azterketa finalak dira eta asko ikasi behar bada ere, aprobatuz gero uda osoa libre egoteko aukera dekozu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: