lisboa
Aurtengo aste santuko oporrak Lisboan igaro ditut. Bertan bost egun pasa nituen klaseko beste bi lagunekin. Perola izeneko alberge batean igaro genituen egunak, oso ondo zegoen alberge merke batean. Zentrutik nahiko hurbil zegoen, Dos Angos etorbidean, gainera bai autobusa, metro geltokia eta tranbia gertu geneukan, hirian zehar mugitzeko askatasuna ematen zigutenak. Egun horietan, hiria eta baita ondoan dauden bi herri ondo ikusteko aprobetxatu genituen. Esan beharra daukat oso hiri ikusgarria eta polita dela, zonalde ezberdin askorekin. Benetan bisitatzea merezi duen hiri bat dela iruditzen zait, horregatik oporretan edo egun batzuk igarotzera gonbidatzen zaituztet.
Tagzania: karlota
Iruzkinak
malen 2008-04-28 23:07 #1
Gu bai gu! TROPA international!!!
Gu Maltako ur kristaliuetan bañatzen gebizela, zuek tranbian gora-behera, behera-gora edo auskalo, seguru hankazgora bebai! ; )

2008-05-01 01:35 #2
jajajajaj bai bai lasai zeba hankazgora bebai ibili giñan! : )
hurrengua nora??

Utzi iruzkina: