Anbotoko Mari

Jartadak eta bestelakoak

Eguberri on-edo

No profile photo Anbotoko Mari | 2025-12-24 17:21

Gabonetan inoiz baino gehiago sentitzen da bakardadea, neuk behintzat bai. Nire familian maite ez nauten pertsona batzuk daude (edo nik hala sentitu eta pentsatzen dut bederen), eta haiekin egon behar dut gaur. Afaltzeko ilusiorik ez, inorekin elkartzeko gogorik ez. Lagun gehienak haien seme-alabak hazten (batzuk haien senarrak ere hezi behar dituzte). Inoren mezurik ez, inoren deirik ez. Oso zaila naiz opariak jasotzen eta, hortaz, jasotzen ditudan opariak gustatu egiten zaizkidala antzeztu beharko dut, bai baitakit, aurretiaz jakin ere, ez zaizkidala gustatuko, eta nire inguruko pertso...