web 2.0 (by Joxe) aRiKeTa
Joxek lehengo egunian, Web 2.0 klasian, ariketa bat bidali zigun: Ariketa horrek, aurki.com-en kuxkuxeatu eta bertan bost blog interesgarri aurkitu bihar zirela zioen. Gero, bakoitza hemen zertan datzan zertxobait deskribatu eta kontatzeko.
Lehenengua, nik, "etxekua" aukerau dot. Etxekua esaten dot, eta horrekin, www.dantzan.com/blogak/kezka esan nahi neban. Eibarko Kezka Dantza Taldearen bloga da hau. 1958an sortu zen Klub Deportiboan eta Gregorio Santa Cruz izan zuen lehen zuzendaria. Eibarko eta inguruetako dantza tradizionalak sustatzea eta dantzatzea du helburu talde honek.
Blog honen kudeatzailia, iada ospetsu bihurtzen ari dan Mr. Araolaza jauna da (aupa Oier!! nahiz eta jakin bihar dozuen, sei bueltako fandanguak dantzarazten dizkigula, ensaio baten bai, eta hurrenguan bebai...) baina Oierrek ez daka blog honen ardura bakarrik, dantzan.com guztian sortzailia eta arduraduna ere, bera da...( ze uste zenuten, dantzan.com sudaderak eta kamisetak bakarrik ziala, ala? eh...jejeje)
Kezkako blog honetan, danetik aurkitu ahal izango dozu: eguneratuta dago eta bertan azkenengo protokolo ekitaldixetatik, uda honetan Flandriara egindako bidai ahaztezinaren kronika aurkituko dozu. Volkskundstweek jaialdixan parte hartu genuen eta gure denbora libre apurra, inguru horiek ezagutzeko erabili genuen.
Merezi dau blog honetatik bisita bat itxiak...
Bigarren blog-a, Eibartar peto-peto batena da. Josu Mendikute Ikus-Entzunezko komunikazioko ikaslia da ni bezela; bera Leioan eta ni MUn. Bere blogari lehen begirada bota bezain laster konturatuko zara beste maila bat dakala eta oso landuta dakala bere gune hori. Hor danetik aurki dezakezu. Josu bera ere, danian ibiltzen dalako. Txikitatik, Iturburutik sortu zitzaion mundu honekiko griña eta hori nabaritzen da ikustian zenbat lekutako kide dan Mendi; ustekabe fanfarrekua, Cielito Musika Bandakua, Matrallako irratixan ere ibiltzen da, Eibartarrak zerrendako partaide ere bada….eta hau guztiaz gain, (eta esan ez ditxudan beste lista amaigabe batez gain) ikasle fina eta lagunen laguna da Josu.
Beraz, noizian behin bere blog-etik pasatuz gero, seguru baño seguruau, zeozer interesgarrixa bilatzeko aukera eukiko dozu. Ez utzi beste egun baterako eta badakizu…. www.blogak.com/josu !
Hurrengo blog-a, Danbaka.com-a aukeratu dot; hau Deba Goienako musika taldeentzako orain dela pare bat urte sortu zuten aukera berri bat da. Bi urtetik behin antolatzen den lehiaketa bat da eta partehartzea arrakastatsua izan ohi da.
Horietako talde bat, SCAM da, gure klasekide diren Mikel eta Imanolena; beste bi lagunekin batera, maketa ederra grabatu zuten eta hemen daukazu abesti batzuk entzuteko aukera: www.myspace.com/scampunkrock
Talde honena bezalaxe, beste kide guztien datuak ere azaltzen dira orrialdean.
Laugarrena, beste eibartar baten bloga aukeratu dot, eta ez da eibartarra dalako (promise). Jose Luis Irigoienen fotobloga da:www.eibar.org/blogak/irigoien ta bertan mota askotako argazkixak aurki ditzakezuz, benetan argazki politxak eta originalak.
Azkenik, telezaborrari buruzko bloga aukeratu dot; mundu osuak La 2-eko dokumentalak ikusten ditxunez... (nahiz eta audientzia gutxien dakan katia izan hau...) Gaurkuan Aquí Hay Tomate-ri buruz itzegiten dau baña beste gauza askori buruz be komentario onak eta ironikuak aurki ditzakezuz hemen www.eibar.org/blogak/telezaborra
Iruzkinak
Josu 2006-10-14 04:56 #1
Zelako elogioak, Malen. Bi amama ditxut ta bixak batera ez dira maila honetara heltzen! Emozionau eingo naizela!! Aiamaaaa jajajjaa. Eskerrik asko!!

oier 2006-10-16 20:53 #2
Jope Malen, kezkako blogmasterra izateko puntu guztiak irabazi ditxuzu
ya! Noiz hasiko zara kezkako blogan editore lanekin? Eguneratuta
dagoela diñozu, baina atzerapenarekin ibiltzen da eta zu bezalako
blogari martxosa bat behar du eguneratuta egoteko. Gainera, flickr-etik
argazkiak blogera ekarri eta testuz inguratzen ere dakizu dagoeneko!
(hala copy-paste izan da hori?). Hori bai, dena beltzean idaztea
negoziatu egin beharko dugu, niri behintzat irakurtzeko nekagarria
egiten zait eta. Zahartzen ariko naiz? Gaurko ensaioan probatu beharko
dut...

Gero arte, oier.

Josu 2006-10-17 04:34 #3
Aupa Malen,
Telezaborraren esteka ez dago egoki sartuta. Protokoloa http:// beharrean hhtp:// jarri duzu.

Josu, zorrotz.

malen 2006-10-17 11:50 #4
Josu, zorrotz, Josu, fiñ, Josu, gogor...lurreko gauza horiek bezela...
eskerrik asko!

Josu 2006-10-17 13:28 #5
Mitxelenaren teoriaren arabera, Mendicute latineko Mons acutum-etik dator. Mons acutum= Mendi zorrotza. Hortaz, nere abizena guztiz euskalduna Mendizorrotza litzake.
Mendi, zorrotza.

P.D.: Kontuz nun zapaltzen dozun... ;)

Joxe Aranzabal 2006-10-18 23:27 #6
Nik ere jope esango dut, Malen. Oso lan ona egin duzu, eta ikusten da blogak gustuko dituzula. Ados nago hor goian baten batek adierazi dizun zalantzarekin testuan negrita erabiltzeagatik. Niri ere kargante egiten zait. Primerako blogaria zara. Segi horrela. Eta zaindu zure lagunak.

Utzi iruzkina: