Urak dakarrena, urak daroa...

hankazgora 1456135258954 * BIZIPoZ KuTSAKOrrA | 2006-12-10 23:56
5

Urak dakarrena, urak daroa…

whiskey bat hartuko dut.

Behin irakurri nuen Zorion Perfektua liburuaren izenburuarekin isladatu dezakedala nire bizitzako azken urteotako egoera esan dezaket, eta inolako beldurrik gabe, egia baita,  hau gogoz kontra izan bada ere.

Zorion Perfektu hori, batzutan merezia eta tarteka ez hain merezia, lagun izan dut  nire arkitektura ikasketetako azken txanpan. Baliteke hau izatea gaur egingo dudana egitera bultzatu nauen arrazoietako bat.

Gogoratzen dut zenbat amestu, maitatu, entretenitu eta batez ere, gozatu dudan betidanik istorioekin, ez dakit egia ote den ala ez, baina lagunek beti esan izan didate psikologiarako itzelezko doainak ditudala. Lastima zientziak aukeratu izana, agian Freíd berria ni izango nintzatekeen eta.Orain bost bat urteko udan patrika betetzeko taberna batean lanean ibili nintzela, nire parapsikologo doain hark eraman ninduen nire bihotzetik noizbait ihes egin zuen zatia aurkitzera. Zatitxo horrek Julen zuen izena eta opor haietako eguzkiak baino gehiago argitu izan dizkit ordutik hona egunak. Eta gauak. Asko diot eskertzeko berari, nire mugagabeko zoriontasun hontan bera izan baitut, maisu, eredu, laguntzaile.

Azken finean altxor baten aurrean aurkitzen naizela sentitzen dut berarekin pasatzen dudan momento orotan, ametsetan ere bera baitut nire itzal, nire printze. Beti galdetu izan diot ea zein ipuinetatik ihes eginiko printzea  izkutatzen den Julen Egues Galardiren atzean.

Egingo dudan astakeri itzel honexegatik eskatu nahi diot aldez aurretik barkamena, baina egunen batean izar alaiago batean elkartuko gara Julen, abesti hark zihoen bezala…

Bizitzaz gozatzea, etorkizunera itxaropenez begiratzea, eta egindako ezerrez damu ez izate horrek bultzatu nau mundu ideal hau uztera, hurrengo geltokian gelditzera. Ez dut inongo beldurrik, ez mamurik, nireak nirekin ditut, ez dut ezer behar, nahi dudana  esan daiteke esfortzu txiki (edo tarteka handiago) batekin lortu izan dudala orainarte. Amaren zoriontasun iturri ere azkenaldian ni naizela sentitzen dut, nahiz eta laster egarriak itoko duen, ez du horrelakorik merezi, baina niri ere jasangaitza ari zait egiten oso, azken ibilbide hau. Azken finean, amonak utzi gintuenetik, inork ez dit bihotzez galdetu zer moduz nagoen. Julen berezia da.

Beste whiskey bat, besterik ez dago eta.

Konturatzen naiz  (agian beranduegi) goizero goizero unibertsitatera bidean gurutzatzen ditudan ezagun guzti horien egunon-ak baino gauza faltsuagorik ezergutxi ezagutzen dudala; norentzat izango baita egun ona hiri arrotz honetako -8 graduko tenperaturan 7:15eko goiza, kolore grisez margotutako pareten artean rutinaren morroi bilakatuta.....

J. Artzerekin ados nago, pertsonak ez gara pertsona, inork gugan oroitu edo pentsatzen duen arte.

Paretean itsatsita dudan olerki honek laburtzen du guztia.

Izan,

Ez da den inor

Ez ezer

Maitatua ez dena;

Maitatua izan ez bazen,

Ez baitzen izanen.

Existitu bai, existitzen dira pertsonak…eta ematen du askorentzat hori dela eguneroko eginbeharrik garrantzitsuena.

Zebra-bide guztietan jartzen naiz semaforoaren ikur gorritik harantzago begira, pentsatuz ze pozik  edo zeinen triste biziko diren inguruko ikasle, etxekoandre, dendari, eskale, langile eta enpresari dotore hauek. Orduan nire autoestimak eskilara bat igotzen du, konturatzean azken finean zein zoriontsua naizen oinazearen erdian.

Eta gogoratzen ditut ikastolako garaiak. Ume mokoak ginela nola sentitzen ginen hain heldu, hain garrantzitsu, azken finean, hain ume,mundutik ametsetara ihesi.

Egia esan, ametsak ametsak diren bitartean ongi daude, baina neurri batean. Beharbada horregatik lortu dut askorentzat hain desiratutako Zorion  Perfektu hau. Ametsak beti izan baititut gidari, konfiantzaz jositako nortasun batez lagunduta,. Esan dezaket zoriontasun hou frogatua dagoela, bestela esan niri (edo aitari): 2.karrera bukatzear, lehenengoan ohorezko matrikula eta master batekin. Zein zoriontsua izan behar den aita lagunekin mintzazen den bakoitzean, bere alaba hori eta besteagatik goraipatuz.

Maitasunetik gorrotora pauso bat dagoela dioten bezala, nik pausoa luzatzean hain desiratua den zoriontsaun honi agur esango diot.

Amona bai, hain garai gogorrak bizi behar izan zituen amona, zoriontsua zen, eta izango da, dagoen lekuan dagoela. Berak badaki zer den ona, txarrena bizi zuelako zoritxarrez. Bihotz onekoa gure amona…

Eta gogoratzen dut bere herriko kontuak kontatzen zizkidan bazkalondoak, gezurra badirudi ere bera bizi zen arrantzale herri polit, alai eta txiki hartan pasatzen ditut nik oporrak, fabrikaz beteriko arrantzalerik gabeko arrantza-herri batean, pertsonak existitu soilik egiten diren leku batean, arrainik gabeko hondartza bateko uretan freskatuz…

Goian Bego amona Kattalin.

Eta beste whiskey bat hartuko dut. Bilboko aste nagusian kalimotxoa baino errazago sartzen ari zait eta.

Pentsatzen dut Zoriontasun iturri hau ere bukatzear dagoela, baina ez diot inori ezer esango, nire egarri izatean, inoiz izango badira, jakingo baitute benetan inguruan zeukaten perlak nolako dizdira zuen.

Alkoholaren eragina ere nabaritzen hasia naiz dagoeneko. Agian orain zorion tantak inork eskatuko balizkit, malkoekin nahastu eta inor ez litzateke konturatuko nire barneko atsekabe hontaz. Amona hemen balego, bera  izango litzateke lehena nire begi marroi arrunt hauen atzeko atsekabea antzematen. Julen, Julen berezia da.

Larrosa munduan bizi naiz eta 24 urterekin bilatu dut lehen harantza.

Eta beste whiskey botila baten bila jeitsiko naiz. Gibela usteltzen ariko zait, baina bost axola! Izorra dadila…

Nire bizitza hitz batez deskribatzea ezinezkoa izango nukela uste dut. Gero eta argiago baitaukat itxaropen bide honetan ni izango naizela ateak itxiko ditudana, eta ez naiz gehiago ilargiaren argi bila joango, nahi badu, bera etor dadila nigana, benetan merezi badut, noski.

Eta gogoratzen dut nola garai batean miresten nituen hainbat gauza txiki, eta aldi berean handi. Kutxa batean kabitzen ez diren sentimenduak, airean espaziorik okupatzen ez dituztenak. Nire bihotzaren elikagai. Hizkuntzaz gozatzen nuen, gure kulturaren maitasuna kanpoarazteko beharra nuen, herrimina bezain sentimendu txarragorik ez zegoela uste nuen, eta gehienbat, zerbaitek itsutzen ninduen...

Etxekoek txoriburutzat ninduten, baina nik nire bidea jarraitzen nuen bitartean ixil ixilik, beraiena ere tarteka marteka poztuz.

Baina itsu nengoen garai hartan argia soberan nuelakoan uste nuen. Inguruko basoak miresten nituen bezalaxe, miresten nituen une horretan nire lagunak, amona eta Julen. Bereziak ziren, bereziak baino gehiago,  basoak bezalakoxeak, Nahiz eta unetik unera, zu mugitzen joan, basoak hor dirauelako, tinko, mugitu gabe, beti zure pausoei begira, lagunen antzera. Egunen batean basoarekin amorraturik jeikiz gero ere, basoak hor jarraitzen du, egun horretako, eguzki izpirik handiena zuretzako oparitu nahian. Horrelakoxea da nire bizitza. Horrelakoxeak dira nire inguruko loreak.

Baina beti, lagunak lagun ziren, eta dira, eta izango direlakoan nago. Nire Zorion Perfektu higuingarri honetan ezinbesteko funtsa direnik zer esanik ez dago. Bizitzeko behar den kemena konturatu gabe isuriz.

Elkarrekin bizi izan ditugu momentu onak, ez hain onak, pozak, tristurak, mozkorrak, emozioak, algarak. Laguntasuna nagusi denean zoriontsu sentitzen da norbera. Maitasuna ate joka eta hainbeste desiaturiko bide luze bat aurretik. Zer gehiago eska diezaiokezu bizitzari…zakurraren putza!

Badago gehiago… baina egarri naiz eta betaurrekoen bila noa. Agian whiskey hau izango da, baina nire logela honetako altzariak fandango bat dantzatzen hasi direla iruditzen hasi zait. Laino dago kanpoaldean, baina eguzkia da nagusi gela txiki honetan.

Akabo…nazkatuta nago. Amona Kattalin zain dut eta berak lotarako hartzen zituen goxokiak hartu eta banoa. Laster arte.

Aldez aurretik Juleni mila miloi esker  (eta zorretan geratuko naiz), hitzez inoiz inun inola esan ezin daitekeen sentsazio multzo amaigabe hori biziarazi izanagatik. Lagunoi, ulertuko nauzuelakoan, barkatu mesedez(orain zuei tokatu zaizue parapsikologo lana egitea, ni ulertzen ahalegintzea) eta besterik gabe, nire eguzkiaren argia itzali eta behingoz mundu zoragarri honetatik jeitsiko naiz, hurrengo geltokia bertan daukat eta ez dut amona Kattalin gehiago itxaronarazi nahi, hor baitago bere irrifarre izoztu horrekin, beso zabalik, onenenetan onena eskaintzeko prest.

Zorionekoa azkenean ni, jokoz kanpo.

Izan,

Ez da den inor

Ez ezer

Maitatua ez dena;

Maitatua izan ez bazen,

Ez baitzen izanen.

bewater

bewater 2006-12-14 18:38 #1

Zoriontasun Perfektua aspegarria litzateke. Irakasle batek behin galdetu zigun, "zoriontsuak al zarete?" Banan bana erantzun genuen, batzuek bai eta besteek ez.

Irrifarrea ahoan, zoriontsu ezin garela izan esan zigun, zoriontsu egon egiten dela. Hau da, gaur, orain, zoriontsu nago, bihar, gero, ez.

Proust idazleak urte gordin eta latzgarri asko bizi izan zituen. Arrakastarik gabeko idazlea izan zen 30 urtez, eta bat-batean dirua, ospea eta fama lortu zituen. Halere, bizitzako urte onenak 30 urte horiek izan zirela zihoen, urte horiek "moldeatu" zutela baitzioen. Urte horietan ikasi zuela gehien.

Nik denon zoriona nahiko nuke, baina une txarrak beharrezkoak dira etorkizunari beste begi batzuekin begiratzeko.

Be water edo zure kasuan, be wiskhy

malen

malen 2006-12-14 22:22 #2

aupa!

Ezer baño lehen, mila esker tostoi dana irakurtziarren! aspaldi idatzitako ipuña, filosofiaz hartu beharrekua da. Arrazoi osua dakazu, zorion perfekturik ez dago, ipuinak ipuin...

Zoriontasunera heltzeko modu bakarra zoriontsu bizitzen lortzen dala uste dot, eta bizitza zoriontsu hortan, danetik dau, une onak zein txarrak... garrantzitsuena, bizipoza mantendu eta ahal dan heiñian, kutsatzia, my friend.

Be tekila!

malen

malen 2006-12-14 22:24 #3

a! bixar edo etzi...blogetik kenduko dot ipuina, luziegia dalako hemen eukitzeko. beraz, pribilegiatu bat izan zara hau irakurtzen :P

bewater

bewater 2006-12-15 12:09 #4

Kendu aurretik, zergaitik ez duzu begiratzen testuak mozteko formula. Hau da html kode bat sartuta testua nahi duzun lekutik moztu dezakezu eta ondoder "Gehiago irakurri" delakoa ipini. Gehiago irakurri nahi duenak botoia saka dezan testu guztie ikusteko.

Bueno, egia esan nire jada berdin zait pribilegiatuen zerrendan baitnagi.

Dugunarekin konformatzea da zoriontasun bide handiena...halere zeinen zaila den dugunarekin konformatzea, be patxaran

malen

malen 2006-12-16 00:59 #5

Pribilegiatu lista motza urten jata, baña bueno, ez naiz kejatzen.

Hurrengorako Joxeri galdetukotzat ia zelan eitxen da "gehiago irakurri" hori...

Mila esker!! be txikito!

<object width="425" height="350"><param name="movie" value="http://www.youtube.com/v/t1kO1l-9jg0"></param><param name="wmode" value="transparent"></param><embed src="http://www.youtube.com/v/t1kO1l-9jg0" type="application/x-shockwave-flash" width="425" height="350"></embed></object>

Utzi iruzkina: