Oporrak eta beste
Bihar, askorentzat asteazken bat gehiago izango da, arrunta, aspergarria, asteburuari begirada luzatzeko eguna...(Eibarren, miércoles mercadillo, la semana al bolsillo!) baina niretzat ez ohikoa.
Inor ez bezala, Hankazgora gabiltza aurten, ekaineko jai guztiak gure eskura utzi baitizkigute Huhezin...oporrak eta gero, azterketak egin, eta unibertsitateko lehen kurtsoaren bi herenak atzean utziko ditugu!
Gero gerokoak (Mendeberri )
Baina udaberri eta uda giroa larunbat gauetan usaintzeko aukera aparta eskaini digutela eta... aprobetxatu beharko dugu, besteak liburutegiak lepo betetzen dituzten bitartean...
Jesukristoren pelikula aspergarriak ez gaituzte entretenituko beraz Aste Santu edo madarikatu honetan, mahaia eta aulkiarekin hartu-emanean hasi beharko berriro...baina mereziko du! "oporretatik" bueltan 4 azterketa.....eta gero Jailaralaralai!
Aurkituko dugu norbait maiatza eta ekaineko asteburuak alaitzeko! (nahiz eta ingenieritza, enpresa edo medizina fakultateetan ezin izango dugun...lastima:P)
Iruzkinak
malen 2007-03-29 02:09 #1

999 bisita oooooooooso denbora gutxian...:D

Eskerrikasko danoi!

patxo potolo bat!

indezent 2007-03-31 16:27 #2
Behintzat iritsi dira oporrak. Bazen garaia, gozatu.
aurtikijin 2007-04-04 11:58 #3
bueno bueno bueno...oin klasera ta pare bat ordu barru oporrak!
halan da be, neriak be "vacaciones santillana" izango dia, baina bueno, oporren atarixan ezin kejaka hasi,ez?

malen 2007-04-05 00:36 #4
Ez,ez oporren atarixak kejarik ez...baña zelako injustuak dian! Jendia eguzki azpixan ezertxo be ein barik dauen bitxartian, gu ikasi ta ikasi..ta pa bariar, liburutegixa astearterarte itxita!:(
oooondo pasau zure Santillana oporrak!

Utzi iruzkina: