mesedez, bizi zaitez pozik
Astelehenak astelehen beti. Gaurkoa ere astelehen, baina tira, egia da lau lan/ikas eguneko asteen astelehenak ez direla ohikoak bezain gogorrak, tristeak edo luzeak izaten.
Zinema mutuaren historia edo zuzenbidea dira asteko lehen egunaren osagai nagusi aurten...Hala eta guztiz ere ahalik eta ondoen eramaten saiatzen gara, ostiral gauetako hamaika istorio eta larunbat iluntzeko parranda giroaz berriketan adibidez! Hori, ahotsaren soinurik baxuena erabiliz noski, irakasleek ez baitaukate zertan jakin Jon eta Mirenen amodio kontuak edota larunbateko Julenen mozkor galanta...
Jai batetik besterako pasabide dira astelehen+astearte+asteazken+ostegunak...rutinak karpeta motxilan sartzera behartzen gaituzten lau egun.
Horrelakoetan ere, ondo egon behar, gustura, pozik, alai...
zergatik?nola?
hori beste kontu bat da!
baina hala esan dit gaueko ordubatean ETB1eko programako (nire gusturako, aspergarria) aurkezleak, arren, pozik bizitzeko...
Nola? esan dizuet..hori beste kontu bat da eta ez dute telebistan irakasten!
Hala ere, zuen alboan bada ; ) zail egiten zait beste modu baten egoten...
Merçi once again.
Iruzkinak
indezent 2007-10-09 11:29 #1

Zaila izaten da ordea astelehenetan pozik egotea, are gutxiago post-maritxu astean. Osteguna beste kontu bat izango da... ;)

eneko 2007-10-09 12:50 #2

Zorionak!!!!!

6000 bisitxatik gora ia!! Astelena izan arren ez dakazu zetan depre eon biarrik. Ez egon jun zan asteburukuan pentsatzen orrek bueltaik ez daka ta. Pasautakua jun da. Oin pentsau asteburu luze ontan, adibidez... Durangoko jaixak dia, katalan-en bat dator bixitan, etc.

Astia bixkorren pasatzeko modua gaurtik eguenian pentsatzen astia da!

animo! eta zorionak!

P.D. ez eon "bakarrik edo parlebu..." ikusten bestela goizian jaikitzia suplicio bat izaten da (por experiencia)

agirre 2007-10-09 14:38 #3
amen eneko!!!

anderri agur afari bat eskeini biarko dotzau ez??? eta larunbatian durango asi k jun animatzen eta gaur ensaiora barre batzuk itxera

Ganboa 2007-10-09 15:04 #4
Joe astelehenak gogorrak diala?zeiñek diño hori?Ba atzoko astelehena nahiko ondo, klasera ezin nintzalako juan asteburuan ostian ta klaro oiñ zubixa datorrela....hurrengo astelehena...eztakitx ni ba bueltauko naizen klasera!!jeje.
Agirre barriak gaur?Keba deskojonua!!!Nik kristonakuak bota nauan aurreko astian asike malen gaur zuri tokatzen jatzu!Portzierto eneko animau biharko ziñan zu be holan dana konpleto!
Zorionak Malenu!!!Baietz urte bukaerarako 10000 lortu!fijo!

aurtikijin 2007-10-09 15:19 #5
ze?gaur titxer aldaketia??
danek gure kontura barriak ein nahi??iwal sarreria kobratzen hasi biharko gara...:P
halan datozen 5 urterako afarixak ordainduta eukiko genittun fijo, jeje

Utzi iruzkina: