Maitane, Torre barrixa

hankazgora 1456135258954 * BIZIPoZ KuTSAKOrrA | 2007-03-03 18:37
1

Jausi da zerurean harria, /aurkitu dau Lasturren torre barria, / edegi dio almeneri erdia, / Lasturrera behar dozu, Milia.

" Zu Maitane, ensaiora. Ondo zaoz eta Kezka-ra!"
Ez, ez dozu euki holakuak esan biharrik. Torria baiño gogorragua izan zara, Maitane. Torre barrixa, Martxan, torre gaztia. Harri baltzak jo bihar izan zaitxu bene-benetan, harri zitxalak!
Zeiñek bota bihar zintxuan zu bestela? Geroztik be, kostau eitxen jaku siñistia: txori-habixia bertan eitxeko moduko harek begixok; bizipoza baiño ez zan ha barria... Eta balientia izan zara, Maitane. Horixe nahi detsugu ikastia, baloria. Hori be bai.
Arantzak akordau erain desku: juan dan udako biajian, Beljikan, mezetara juan bihar izan gendun egunetako baten, akordatzen? Komuniñua hartzeko momentua aillegau danian, gurietatik zeu jaiki zara eta, poliki-poliki, danon begi-bihotzen aurrian, zeuk bakarrik hartu dozu barruak eskatzen zetsun ha esperantzia. Iñori zer pentsauko ete eban begira egon barik. Zelako astindua gauzak sentidu beste barik eitxen diran esparruan! Zelako erakutsixa! Maitane, hainbat eta hainbat gauzatan betiko hobiak ein gaitxuzu.
Oindiok aguantatzen dabe aurreko asteko edurrak mendi altuetan. Gogor eutsi detsazu. Hain gogor, ze horrek edurrok behiñ urtu eta gero be, zeure zuztarrak eta zeu zaran mendi harrizkua, torria, eta zaran bedar gozua, gu bizi garan bitxartian gurekin zaukagutzen. Ez dakazu ensaiuetara etorri biharrik, Maitane: Kezka-n bizi zara.

Enrike Izagirre eta Oier Araolaza.
2007-03-02, Eta Kitto aldizkarixa.

matx

matx 2007-03-04 21:10 #1

Ze edarra.

Eskerrik asko enrike et oierreri. Eta eskerrik asko zuri irakurri ahal izan dotelako.

pa haundixa gaur, ere bai.

Utzi iruzkina: