Gugghen....
"Orain, irakurle, film hartan bezalaxe, jolas egingo dugu: itxi begiak une batez, eta has zaitez ikusten zure buruan Guggenheim nolakoa den barrutik. Ikusten dituzu artelanak? Jenny Holzerren argi gorriak goitik behera eta horiek guztiak? Ederki, orain, segi begiak itxita, bat batean hustu arte lan guztiak, kendu artelanak dauden tokietatik, hutsik utzi Gerhyren etxea, ez dago ezer barnean, ez eta Serraren lan itzela ere. Ederki, ez zabaldu oraindik begiak, segi itxirik pixka batean, aurki amaituko dugu eta. Artelanak zeuden lekuan jarri orain beste zerbait, zientzia, formula bateko autoak, aisialdia edo astronautika edo nik ez dakit zerekin lotutako gaiak... Zein izango zen aldea gure artista eta kulturgileentzat? Orduan, zergatik esaten ziguten haientzat zela eta, batez ere, zergatik ordaindu behar izan zuten haiek, eta ez, demagun, Hirigintza, Industria, Turismo eta bestelako sailetatik? Zabaldu orain begiak, gustua baldin baduzu."
Hasier Etxeberria.
Iruzkinak
agirre 2007-10-24 14:23 #1
amen.

malen mallabin 7000 bisitak ospatuko ditugu azkenian ale zorionak !!!!

Utzi iruzkina: