Gorria eta urdina dira guretzat garaipenaren koloreak

hankazgora 1456135258954 * BIZIPoZ KuTSAKOrrA | 2007-06-26 00:07

Galtzen ikasi behar da  irabazteko. Hori esan didate beti txikitatik. Irabazi ez duenaren papera gogorra izaten baita. Gogorra da izaten da bigarren postua. Ez dakit ona izango den ala ez, baina ohituta nago (gaude). Beti diot, errazena Real Madrid edo Bartzelona bezalako taldeen zaletua izatea dela.
Ahaztezina.
Badira urteak astebururo (aurten 3 partidutara huts egin dut, azterketak...) Ipuruara joaten naizenak. Talde honek eman dizkidan sentimenduak ez dizkit beste inork itzuliko. Orain urte batzuk ia mirari bat izan zen baina hala ere ez ginen jaitsi, denboraldi zoragarria izan zen orain bi urtekoa, lehen mailan 20 minutuz egonda dago Eibar. Iazkoa no comment eta atzokoa azalpenik ez duena.
Sufritzen.
Gaizki pasatu nuen. Sufritu hitza ez da motz gelditzen, atzo Ipuruara gerturatu ginenon bihotzek horrela egon baitziren 93 minutu luzez.
Markagailua gure alde ipintzea Play Offeko28. minuturako, denboraldi hasieran inork eskua sutan jarriko ez zuen emaitza zen.
Baina hala izan zen. Sinistu ezinda, Eibar Bigarren A mailako taldea bihurtu zen berriro.
Hunkituta.
Rayo Vallecano lehen mailan ezagutu dudan taldea da. Eibar aldiz, sekula ez nuen "bere" maila ez zen beste leku batean ikusi. Urtebete iraun du. Atzo gogotsu etorri ziren madrildarrak Eibarrera. Markagailua alde bazuten ere, ezin izan zuten gurekin. Eibarko zaletuena da igoeraren zati handi bat. Bukaera hunkigarria. Ospakizunak zain genituela esan genien agur Vallecasekoei. Dotore eta jator.
Festa.
Ondorengo orduetan ez zen beste ezer herrian. Tabernetako musika ere, gure taldearen ereserkiaren azpitik geratu zen. Polita izan zen jokalariak eta herriak bat eginda ikustea. Eskutik helduta, Bigarren A mailara igotzeko lehen pausoa eman genuen atzo.
Biharamuna.
Inoiz baino atseginagoa. Sinistu ezinda gabiltza oraindik. Eibartik kanpo ere poza nabaritu da igoeragatik. Sentimenduak ageri agerian, gorria eta urdina inoiz baino indar handiagoz, San Juan jaiei amaiera emateko ordua da. Zalantzarik gabe, jaien ardatza izan den partiduak gaueko giroari emandakoa izan da egitarautik kanpo agertzen zen oparirik ederrena.
Gaur, eztarria zaindu eta lo egiteko ordua da. Asko esna egon arren, ametsetan ote dauden galdezka arituko dira...

                            ESKERRIK ASKO, EIBAR!


Utzi iruzkina: