Gorria eta Urdina
Gorria eta Urdina dira guretzat garaipenaren koloreak...
Ezintasuna eta amorruaren sentimenduak kutsatzen dugu gaur eibartar guztiok. Eibartarrismoa gora behera, usain eta zapore gorri-urdina nagusi da gure herriko aldapetan barrena. Futbolaz ezer gutxi dakitenek ere gaur telebista edo irratiaren alboan egon dira.
Orain bost minutu amaitu da Play Offeko azken aurren partidua. Rayo Vallecanoren aurka galdu dute armaginek, Bat eta huts. Gure taldeak izugarrizko kalitatea, nortasuna eta ausardia azaldu duela argi geratu da, Eibartarrok harro harro sentitzeko norgehiagoka jokatu baitute gure jokalariek. Madrildarrek ordea, 10 jokalari eta gaurko Zorte fitxaje berriarekin nahikoa izan dute bi aukera gola sartzeko.
San Juan egunean izango da Ipuruan bueltako partida, azken aukera. Irabazleak Bigarren Mailara igotzeko txartela lortuko du. Zenbakiak kontra izan arren, itxaropentsu egoteko arrazoia badaukagu, gorriak eta urdinak pasatu beharko dituzte Eibarren irabazteko.
Dabiltzala argi Vallecasen....
Garaipena lortu arte, ez dugu etsiko...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: