Friki eguna

hankazgora 1456135258954 * BIZIPoZ KuTSAKOrrA | 2007-05-25 19:47
2

    Gaur, 2007ko maiatzaren 25a da. Egun arrunta askorentzat, ez hain ohikoa beste batzuentzat, baina askok (ni ez naiz multzo honetan sartzen) sentimendu berezi batekin gogoratuko dute egun hau; orain 30 urteko maiatzaren 25a hain zuzen.
    ...Zer pasa zen orain 30 urte egun honetan? galdetuko diozue zeuen buruari askok eta askok. Baina ez denok.
Gaur da Star Wars filmaren urteurrena. AEB aldean ongi ospatuko dute gaurko eguna film honen zaletuek, eta baita, beren burua frikitzat daukaten horiek ere.
    Egun ona izan zeuon burua Frikitzat duzuenok, medikuak esan dit ez dela txarra...lasai egon eta egun ona pasa,  ondo ondo ospatu, eta nola ez,   ZORIONAK!


Bide batez, munduko zorterik onenaz gain, ikasteko beharrezkoak diren animo, gogo eta nire atsekaberik handiena:P azterketak prestatzen hasi zareten guztioi! ANIMO!


Fotolog-a egin berri dut, ia argazkiak gustatzen zaizkizuen!
                www.fotolog.com/ziburuzaurak

Gorka

Gorka 2007-05-26 01:50 #1

Ba, nik gorroto ditut Star Wars-eko filme guztiak (azken pelikulako princesa hori ezik, jejejeje)! Baina, bestela ere fan diren guzti horiei zorionak!!!!!!!!<br />

malen

malen 2007-05-26 01:57 #2

Horrekin esan nahi dozu, Star Wars gorroto duen friki bat zarela...ZORIONAK! :p<br />


Utzi iruzkina: